Udal Musika Bandak kontzertu pedagogikoak eskaintzen ditu duela 30 urte baino gehiago Gasteizko ikastetxeentzat. Hezkuntza-curriculumera egokitutako helburuak dituzten kontzertuak dira, eta gure hiriko haur eta gazteek bertako eta beste leku batzuetako musika-genero eta obra ezberdinak ezagutzeko aukera dute, baita euskal konpositoreak eta munduko beste toki batzuetakoak ere. Hori dena, zuzeneko musikaren magiarekin.
Kontzertu hauek Hiri Hezitzailea proiektuaren parte dira eta, zehatzago, Musika adierazpena programaren parte.
2021az geroztik, Udal Musika Bandak eta Jesus Guridi Musika Kontserbatorioak Gasteiz Talent kontzertu-zikloa antolatzen dute elkarrekin, bertako musika-panoramako talentu berriak zuzenean ezagutzeko aukera emanez publikoari. Kontzertuak urtero argitaratzen dira Bandaren agendan.
Urtero, Bandak kontzertuak eskaintzen ditu Principal Antzokiko "Familiarentzako ikuskizunak" programaren barruan. Haurrentzat bereziki diseinatutako proposamen horien bidez, txikienengan musikarekiko zaletasuna sustatzen dugu, hainbat musika-tresna eta musika-genero ezagutu ditzaten.
Gure egoitzan, Musiketxean, kontzertuak eskaintzen dizkiegu Bizan zentroetako, adinekoen egoitzetako, tutoretzapeko etxebizitzetako eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Esperientzia Geletako erabiltzaileei. Emanaldi bat eskatu nahi baduzu, idatziguzu: musikabanda@vitoria-gasteiz.org
ertsona guztiak gizarteratzen lagundu nahi dugu, direnak direla haien ezaugarri kognitiboak, fisikoak, ekonomikoak edo jatorrikoak. Horregatik, musikoterapeuta espezializatuekin elkarlanean aritzen gara arlo honetako proiektuak garatzeko. Lankidetza eskatzeko, idatzi musikabanda@vitoria-gasteiz.org helbidera.
2019az geroztik, Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sareko bazkideak gara (Red de Organizadores de Conciertos Educativos y Sociales, ROCE).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.