Kontzertuak jaietan, protokolo-ekitaldietan eta herrietan

Jaiak

Banda gure hiriko jai-egun desberdinen zati bereizezina da. Parte hartzen du, besteak beste, ondorengo jai ekitaldietan: Blusen eta Nesken eguna, Zeledonen jaitsiera eta igoera, Edurne eta Zeledon Txikiren Eguna, Dianak eta Errege Magoen kalejira eta Kabalkada.

Protokolo-ekitaldiak

Bandak ekitaldi ofizialetan eta protokolo-ekitaldietan parte hartzen du. Zehazki, Udalbatzari laguntzen dio, bereziki Andre Maria Zuriaren jaietan eta Olarizuko erromerian.

Kultura-eragileekin elkarlanak

Hainbat motatako jarduerak egiten ditugu gure hiriko erakunde eta gizarte-eragileekin elkarlanean. Lankidetza eskatzeko, idatziguzu: musikabanda@vitoria-gasteiz.org

Herrietan

Bandak Arabako hainbat herritan ere jotzen du, herriak berak eskatuta edo Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Emanaldi bat eskatzeko, idatziguzu: musikabanda@vitoria-gasteiz.org

Argazki-galeria

Jaietako eta protokolo-ekitaldietako emanaldien argazkiak:

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720308225219(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.