1894an sortu zen Gasteizko Musika Banda, baina Alejandro Jiménezek zuzentzen zuen talde hark ez zuen luzaro iraun, 1905ean desegin egin baitzen, harik eta, hamaika urte igaro zirelarik, 1916an beste talde bat sortu zen arte. Geroztik, mende oso batez jarraitu du lanean, zuzendari eta musikarien ahaleginari esker, eta, jakina, Udalaren nahiari esker, beti eduki nahi izan baitu musika-banda bat.
Bi saio behar izan ziren, 1866an eta 1888an, banda hark bere ibilbideari ekin ziezaion hirian. Izan ere, hirian ugari ziren banda militarrei eskatu behar izaten zitzaien ordura arte jaiekitaldiak girotzeko edo udalbatza joan ohi zen ekitaldi ofizialetan parte hartzeko. Udalaren menpe egongo zen musikari-talde bat sortzeak zekarren kostu ekonomikoak zapuztu zituen bi ahalegin haiek, baina musikaren inguruan zihardutenek eutsi egin zioten nahi horri. Ogasun- eta aurrekontu-batzordeek onetsi ondoren, eta orduko alkate Odón de Apraizek ontzat emanik, Gasteiz hiriko Udal Musika Banda sortzea erabaki zen. 48 musikarik osatuko zuten, eta l924an izan zen bandaren lehenengo agerraldi publikoa, udaletxeko harrera-aretoan.
Hamaika urte igaro zirelarik, Banda desagertu egin zen musika-banda, ageriko arrazoirik gabe, nahiz eta betidanik izan zituen arazo ekonomikoak. Esate baterako, diru-bilketa egin behar izan zuten herritarren artean Bilboko bandentzako lehiaketara joan ahal izateko, nahiz eta azkenik Udalak dirulaguntza berezi bat eman zuen joanetorrietako gastuak ordaintzeko.
Eta, hain zuzen ere, lehiaketa hartan lortu zuen bandak bere lehen saria, 1896ko abuztuaren 30ean. Lehenengo banda hura desagertu zelarik, musika-talde militarrak baliatu behar izan zituen berriro ere Udalak, ohiko bihurtuak baitziren ordurako herritarrentzat Plaza Berriko eta Florida parkeko igande eta jaiegunetako kontzertuak.
1916. urtearen hasieran, orduko Jai Batzordeko lehendakariak berriro heldu zion nahi zahar hari, zein baitzen hiriak udal-banda eta musika-akademia izan zitzala. 13.750 pezetako kostua bide zekarren talde harmonikorako 32 musikari, zuzendaria eta zuzendariordea kontratatzeak, eta hala onartu zuen Udalak. Hartara, kideak kontratatzeko prozesuari ekin ahal izan zitzaion.
1916an José Escoriaza izendatu zuten zuzendari, eta handik hilabete batzuetara Lucio Iglesias bitarteko zuzendariorde. 1917ko otsailaren 5ean, Teatro Circo antzokian antolatutako jaialdi batean parte hartu zuen, aurrerantzean Gasteizko jaiak girotuko zituen Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa sortzeko dirua biltzeko, eta Manuel Fernández Caballero konpositorearen -Gigantes y Cabezudos- fantasia interpretatu zuen. Ordudanik, mende oso batez, musika-bandaren musika beti egon izan da presente hiriko bizitza sozial eta kulturalean; etenik gabeko ibilbidea egin du bandak, eta errepertorioa aberastuz joan da. Bere historian zehar lortu dituen diploma eta sarien artetik, nabarmentzekoa da Sevilla hiriak Gasteizko Musika Bandari eman zion zilarrezko ‘Giraldillo’ Saria.
José Escoriaza (1916-1942)
José María González Bastida (1944-1962)
Javier García Basoco (1967-1978)
Bernabé Sanchís (1979-1981)
Rafael Martínez Llorens (1988-1999)
Hilario Extremiana Barrasa (1999-2019)
Luis Orduña (2020---)
Bandaren behin betiko sorreraren mendeurrena zela eta, 2016an haren historiaren errepaso labur bat argitaratu zen:
Etenik gabeko jarduna, mende oso batez
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.