Bota zure hondakinak edukiontzi egokietan, erabili paperontziak eta ez utzi zaborra kalean
Guztioi hiri garbi batean bizitzea gustatzen zaigu, eta hori guztion ardura da. Horregatik, Vitoria-Gasteizko Udalak, garbiketa-zerbitzuarekin batera, keinu txiki guztiak garrantzitsuak direla oroitarazi nahi dizu.
Garbiketa-zerbitzuko langileek, haien egunerokoa hizpide hartuta, oso keinu txikiek duten garrantziaren berri ematen digute.
Gure hiria garbi mantentzeko zure laguntza izango dugulakoan gaude.
Ekintza oro garrantzitsua da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.