Negua Antzoki Sarean 2025-2026

Abendutik martxora arte eszenikoez gozatzeko aukera izango dugu berriro gure antzokietan: antzerkia José Sacristánekin, Echanove, Tanttakarekin...; tokiko dantza Larruarekin, Biarrizko Malandain balet ikusgarria edo musika eta antzerki ikuskizun familiarrak, umorea Piedrahitarekin eta askotariko musika, Urtz eta zarzuela batetik hasita, edo Coque Malla La ópera de los tres centavos antzezlanean. Beste ikuskizun maitagarria ahaztu gabe: Kulunkaren trilogia!

Neguko egitarauko aldizkaria archivo pdf

Datozen ikuskizunak

Sarrera-salmenta

  • Online, 2025eko abenduaren 2tik aurrera (asteartea), 10:30ean hasita. Online erosi(Beste leiho batean irekiko da)
  • Leihatila eta telefonoa (945 16 10 45): 2025eko abenduaren 2an, asteartea, 10:30etik 18:00etara. Abenduaren 3tik aurrera, ohiko ordutegian.

Txarteldegiko ohiko ordutegia eta telefonoa (945 16 10 45)

Leihatila: Principal antzokiko lanak direla-eta, gaur egun Turismo Bulegoan kokatuta dago (Plaza Berria, 1). Txanda har daiteke ireki baino 30 minutu lehenagotik. Hauxe da ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara. Jaiegunetan, itxita.
  • Larunbatetan, 11:30etik 13:30era. Jaiegunetan, itxita.

Telefonoa: 945 16 10 45. Txarteldegiko ordutegi berean.

Gizarte-etxeetako antzokietako leihatiletan ere sarrerak erosi ahal izango dira, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, emanaldia egingo den antzokian.

Deskontuak eta ohiko galderak

Denboraldiko bideoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.