Ohiko galderak, Interes orokorreko hornikuntza zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egiten duten jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasari buruz

Nor dago interes orokorreko hornikuntza zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egiten duten jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa ordaintzera behartuta?
Interes orokorrekoak diren edo auzokide guztiei edo askori eragiten dieten hornidura-zerbitzuak ematen dituzten enpresak edo erakundeak. Aurreko ataletan adierazitako zerbitzuen honakoak bilduko dira, bereziki: ura, gasa, elektrizitatea eta telefonia finkoa zein bestelako komunikabideak, baldin eta hornitzeko udal jabetza publikoko sare eta antena finkoak baliatzen badituzte, bakarrik edo hein batean.
Noiz aurkeztu behar da tasaren aitorpena?
Aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte, aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean. Likidazioa hiru hilean behin egin behar da.

Tasa honi dagozkion azken aitorpenak Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan egingo dira, bai eta ordaindu ere, 2024ko urtarrilenetik aurrera.
Zure enpresa egoitza elektroniko honetan gaitzeko, agiri hauek helarazi behar dizkiguzu helbide elektroniko honetara hacienda@vitoria-gasteiz.org

Enpresaren datuak:
o Enpresaren izena.
o IFZren zenbakia eta IFZren kopia.
o Helbide postala.
o Posta elektronikoa.
o Telefonoa
o Enpresaren harremanetarako pertsonaren datuak

Pertsona baimenduaren datuak:. Hots, ziurtagiri elektronikoa bere izenean duenaren, eta egoitza elektronikoan tasaren autolikidazioa egingo dituenarenak:
o Izen-abizenak.
o NANaren zenbakia eta NANaren kopia
Nola eman jar daiteke alta egoeran, tasa honi dagokionez, enpresa edo erakunde hornitzaile bati?
Tasan alta emateko, hiru hilean behin autolikidazioa aurkeztu beharko da, hornidura-mota eta zerga-oinarria osatzen duten taldeetako bakoitzaean jasotako diru-sarreren bolumena adierazita.

Aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte, aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean
Tasa honi dagozkion azken aitorpenak Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan egingo dira, bai eta ordaindu ere, 2024ko urtarrilenetik aurrera.
Enpresa edo entitate hornitzaileak Gasteizko Udalaren aurrean aurkezten duen lehen aitorpenaren kasuan, eskabide-orri bat ere aurkeztu beharko da Erregistro elektronikoa, non Gasteizko udalerrian hornikuntza-zerbitzua eman duen lehen aldiaren data adieraziko baita.

Gainera, hiru hilean behingo fakturazioa aurkeztu beharko du udal honen autolikidazioen webgunean.

Alta, online - Hornidurak ustiatzen dituzten enpresek fakturazio-aitorpena aurkeztea.

Zure enpresa egoitza elektroniko honetan gaitzeko, agiri hauek helarazi behar dizkiguzu helbide elektroniko honetara hacienda@vitoria-gasteiz.org:

Enpresaren datuak:
o Enpresaren izena.
o IFZren zenbakia eta IFZren kopia.
o Helbide postala.
o Posta elektronikoa.
o Telefonoa
o Enpresaren harremanetarako pertsonaren datuak

Pertsona baimenduaren datuak:. Hots, ziurtagiri elektronikoa bere izenean duenaren, eta egoitza elektronikoan tasaren autolikidazioa egingo dituenarenak:
o Izen-abizenak.
o NANaren zenbakia eta NANaren kopia
Gure enpresak gasa hornitzeko zerbitzuak ematen ditu Gasteizen, eta jakin behar dut tasa hori ordaintzeko aitorpenak posta arruntez, posta elektronikoz edo erregistro elektronikoz aurkez daitezkeen.
Tasa honi dagozkion azken aitorpenak Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoan egingo dira, bai eta ordaindu ere, 2024ko urtarrilenetik aurrera.

Hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua eta 203/2021 Errege Dekretua, martxoaren 30ekoa, sektore publikoaren jarduera eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua bitarteko elektronikoen bidez onartzen duena, pertsona juridikoek administrazio publikoekin harreman elektronikoak izateko duten betebeharra arautzen duena.

Aitorpena hiruhileko naturala amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte, aurkeztu behar da, edo horren ondo-ondoko hurrengo egun baliodunean. Likidazioa hiru hilean behin egin behar da.

Alta, online - Hornidurak ustiatzen dituzten enpresek fakturazio-aitorpena aurkeztea.

Gure enpresak kanpoko sareak baliatzen ditu Gasteizen gas-hornidura eskaintzeko. Nola adierazi behar dut hori tasaren zerga-oinarrian?
Hornidurak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek fakturazioaren diru-sarrera gordinetatik kenduko dituzte beste enpresa batzuei sareetarako sarbideagatik edo interkonexioagatik ordaindutako kopuruak. Gainera, identifikatu egin behar da erabilitako sarearen enpresa edo erakunde jabea.
Gure enpresak, hiruhileko batzuetan, zero zenbatekoa edo zenbateko negatiboa duen fakturazioa ematen du. Nola aurkeztu behar dut aitorpen hori?
Hiruhileko fakturazioaren zenbatekoa zero edo negatiboa denean, aitorpen horri ez zaio alta emango udal honen egoitza elektronikoaren autolikidazioen webgunean.

Kasu horretan, zero zenbatekoen edo zenbateko negatiboen aitorpena aurkeztu beharko da Erregistro elektronikoa, Ogasun Saileko Zerga Kudeaketako Zerbitzuari zuzendutako idazki batean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.