BEI-ri buruzko ohiko galderak
Zer da BEI?
BEI autobus elektriko inteligente bat da. Ibilgailu elektrikoak ditu, edukiera handiko konboiak, sartzeko plataformak geltokietan, bide esklusiboak eta semaforoetako lehentasuna.
Zergatik da inteligentea?
Geltokietan informazio sistemak dituelako itxaron denborak edo ezbehar posibleak ezagutzeko, eta baita sistema gidatu automatiko bat ere geltokietara hurbiltzea zehatzagoa izan dadin. Ibilgailuen barruan, led pantailak aurkituko ditugu ibilbidearen, aldaketen eta itxaron denboren inguruko informazioarekin.
Zein ibilbide burutzen du? Zein da maiztasuna?
BEIk 2a eta 2b Linea Periferikoek (arrosak) egiten zituen ibilbide bera egiten du. Kontsultatu Ibilbideak eta ordutegiak.
Zenbat balioko du bidaia batek?
Bidaiaren prezioa gainerako autobus sarearen bera izango da: Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak.
Non ordaindu behar da?
BAT txartelak BEIren markesinetan balioztatzen dira, ibilgailura igo aurretik. Gauza bera geltokian bertan erosten diren txartelekin. Kontuan hartu behar da autobus sareko beste linea batzuek ere BEIren geltoki berak erabiltzen dituztela. Kasu horietan, BAT txartelaren balioztatzea edo txartelaren erosketa autobusean bertan burutuko da, orain arte bezala.
Nola sartzen da autobusera geltokitik?
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzen duten plataformen bitartez. Honela, ibilgailu guztiek plataformaren eta autobusaren arteko distantzia txikiena uztea lortzen dute, arrapalak zabaltzeko distantzia egokia mantentzen den aldi berean.
Zein atetatik sartu behar da BEIra?
Ibilgailuaren edozein ate erabil daiteke, aurrealdekoa barne. Erabilera arauak kontsultatu ditzakezu.
Zein geltoki mota daude?
Hiru geltoki mota daude, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta tamainaren arabera: geltoki handiak, geltoki ertainak eta geltoki estuak. Geltokien inguruko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu esteka honetan.
Gurpildun aulkian doan persona bat edo haur kotxetxo bat sar daiteke?
Bai. BEI ibilgailuek hiru toki dituzte gurpildun aulkietarako (araudiaren arabera bi toki dira derrigorrezkoak, baina hirugarren bat eskaintzea erabaki da herritarrei zerbitzu hobea emateko) eta artikulatuek, horrez gain, haurren kotxetxorako espazio gehigarri bat izango dute.
Nola egin daiteke aldaketa?
Aldaketa kostu gehigarririk gabe burutuko da, betiere lehenengo balioztatzea eta hurrengo 50 minutuetan zehar gertatzen bada, eta horretarako BAT txartela erabili bada.
Aldaketak egin daitezke beste autobus lineekin edo tranbiarekin?
Bai, aldaketak egin daitezke autobus sareko gainerako lineetatik edo lineetara, eta baita tranbiatik edo tranbiara ere.
Txartela berriz ere balioztatu behar al da aldaketa egitean?
Bai. BEItik beste autobus linea batera aldatzean, txartela berriz ere balioztatu behar da autobus barruan; aldaketa autobusetik BEIra burutzen denean, txartela berriz ere balioztatu behar da ere, kasu honetan geltokian, ibilgailura igo aurretik.
Ba al duzu erantzun gabeko galderarik?
Autobusen sareari buruzko ohiko galderak kontsultatu.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.