BEI ezagutu: abantailak

Aire garbiagoa duen hiria

BEI inolako isuririk burutzen ez duen garraiobide elektrikoa da. Ez du kutsatzen, ez du kerik kanporatzen eta kutsadura akustiko maila baxua du.

Aire gabiagoa arnas dezagun eta hiri jasangarriago bat izan dezagun laguntzen du.

Guztiontzako tokia

Neurri ezberdineko bi ibilgailu mota daude: 18 metroko ibilgailu artikulatua eta 12 metrokoa. 18 metroko ibilgailuan 139 pertsona sartzen dira: 36 eserita, 101 zutik eta 3 haur-kotxe edo gurpil-aulki. 12 metroko ibilgailuan, ordea, 90 pertsona sartzen dira: 22 eserita, 65 zutik eta 3 haur-kotxe edo gurpil-aulki.

Biak dira handiak eta zabalak, bidaia erosoagoa izan dadin.

BEIn azkarrago iritsiko zara

BEIk azkarrago konektatzen ditu hiriko auzoak, ibilbide efizienteagoak baititu.

Maiztasunak hobeak izango dira, honela bidaia denbora eta geltokiko itxaron denbora murriztuta. Semaforoko lehentasuna dute eta bide esklusiboak ibilbidearen zati handi batean, beraz, trafikoak ibilbide denboran duen eragina txikiagoa izango da. Modu horretan, ibilgailu pribatuen trafikoak zerbitzuan duen inpaktua murriztea lortuko da.

BEI hau izugarri argia da

BEI garraiobide iraunkorra da. Geltokietan itxaron denborak edo ezbehar posibleak ezagutzeko sistemak izateaz gain, sistema gidatu automatikoa du ere geltokietara hurbiltzea zehatzagoa izan dadin.

Erabiltzaileek eguraldiari eta aurreikuspen meteorologikoei buruzko informazioa jasoko dute geltokietan bertan kokatutako pantailen bitartez.

Barnealdean, led pantailak aurkituko ditugu ibilbideari, aldaketei eta itxaron denborei buruzko informazioarekin.

Hiri hobea pertsona guztientzat

BEIren ezarpena onuragarria izango da hiri osoarentzat. Geltokiak edo bide esklusiboak eraikitzeko obrek errepide sarea, zoladura eta kaleak ere hobetuko dituzte. Horrez gain, BEIk zeharkatzen dituen auzoek itxura atseginagoa izango dute.

Bidaia erosoagoa ibilgailu irisgarriagoan

Bagoi handi eta zabalei esker eta bidaiarien erosotasunerako pentsatutako diseinu futuristari esker, BEIn bidaiatzearen esperientzia benetan erosoa izango da.

Ibilgailu bakoitzak bi sarrera ditu aurrealdean eta beste bi atzealdean, 18 metroko ibilgailuen kasuan. Aldiz, 12 metrokoetan, hiru ate daude. Ate labainkorrak dira eta irekitzeko botoia dute.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.