BEI ezagutu: informazio praktikoa
Prezioak
Bidaiaren prezioa gainerako autobus sarearen bera izango da. Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak inguruko edukian informazio osoa dago eskuragarri. Garraio publikoko txartela motak weborrian, BAT txartelari eta gainerako txartelei buruzko informazioa ere badago.
Ordutegiak eta maiztasunak
7 minutuan behin (astegunetan). Kontsultatu Ibilbidea, ordutegiak eta maiztasunak.
Ordainketa ibilgailuaren kanpoaldean
BAT txartelak BEIren markesinetan balioztatuko dira, ibilgailura sartu aurretik. Halaber, txartel arruntak geltokian bertan erosiko dira.
Kontuan hartu behar da autobus sareko beste linea batzuek ere BEIren geltoki berak erabiltzen dituztela.
Arreta handia jarri behar da: ibilgailutik kanpo ordaindu daiteke bakarrik, geltokian, BEIn bidaiatu nahi badugu. Gainerako autobus lineetako edozein hartu behar badugu, berriz, txartelaren balioztatzea edo txartelaren ordainketa ibilgailu barruan burutuko dira, orain arte bezala.
Mugi eta Barik txartelekin sartzea
BAT txartelaz gain, TUVISAren autobus-sare osoan MUGI eta BARIK txartelak balioztatuta ordain daiteke (BEI barne).
Sarrera plataformetatik…
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzen duten plataformak erabiltzen dira sartzeko. Honela, ibilgailu guztiek geltokian ipinitako plataformaren eta autobusaren arteko distantzia txikiena uztea lortzen dute, arrapalak zabaltzeko distantzia egokia mantentzen den aldi berean.
Txartela edo txartel arrunta geltokian bertan balioztatzen da, hartara pertsonek autobusera igotzeko behar duten denbora murriztuta.
… eta ate guztietatik
BEIra sartzeko edozein ate erabil daiteke. Horri esker, erabiltzaileek denbora gutxiago beharko dute igotzeko eta, gainera, irisgarritasuna areagotuko da, beraz, geltokian emandako denbora murriztu egingo da.
Geltoki motak
Geltoki guztiek txartelak erosteko eta BAT txartela kargatzeko makinak dituzte. Balioztatzea ere geltokian bertan burutu beharko da.
Hiru geltoki mota daude:
- Geltoki handiak (Mendizorrotza eta Boulevard):BAT txartela erosi, BAT txartela kargatu eta bidaia egiteko txartel arrunta erosi, eskudirutan zein bankuko txartel bidez.
- Geltoki ertainak: BAT txartela kargatu eta bidaia egiteko txartel arrunta erosi, eskudirutan zein bankuko txartel bidez.
- Geltoki txikiak (Apaiztegia, Tomás de Zumarraga Dohatsua 71, Euskal Herria eta Juan de Garay/Paraguay): BAT txartela kargatu eta bidaia egiteko txartel arrunta erosi, baina bankuko txartel bidez bakarrik.
Baterien karga
BEI ibilgailu %100 elektrikoa da. Funtzionatzeko bateriak kargatu behar ditu eta, horretarako, bi karga mota ditu.
Karga azkarra ordutegia erregulatzeko geltokietan burutzen da: Mendizorrotza eta Boulevard. Gehienezko denbora karga bost minutukoa izango da eta itzuli bakoitzean burutuko da, ibilgailuaren autonomia bi itzuli osokoa bada ere. Bi geltokietan pantografoak daude, hau da, karga burutzeko balio duten zutoinak.
Karga motelak, bestalde, gauez burutzen dira BEIren kotxetegian dagoen Karga Unitate Funtzionalean (KUF).
Aulki gurpildunen, haur kotxetxoen eta maleten sarrera
BEI ibilgailuek hiru toki dituzte gurpildun aulkietarako (araudiaren arabera bi toki dira derrigorrezkoak, baina hirugarren bat eskaintzea erabaki da herritarrei zerbitzu hobea emateko) eta artikulatuek, horrez gain, haurren kotxetxorako espazio gehigarri bat izango dute. Ibilgailu artikulatuek maletak edo motxilak uzteko espazio bat ere izango dute.
Aldaketak
BEIk autobus sareko gainerako lineetara edo lineetatik eta tranbiara edo tranbiatik aldaketak burutzeko aukera ematen du. Aldaketa kostu gehigarririk gabe burutuko da, betiere lehenengo balioztatzea eta hurrengo 50 minutuetan zehar gertatzen bada, eta horretarako BAT txartela erabili bada.
BEItik beste autobus linea batera aldatzean, txartela berriz ere balioztatu behar da autobus barruan. Aldaketa autobusetik BEIra, edo tranbiara, burutzen denean, txartela berriz ere balioztatu behar da ere, kasu honetan geltokian, ibilgailura igo aurretik.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.