Udal-administrazioak, bere eskumen-esparruaren barruan, bere zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoak diren datu ugari erregistratzen ditu. Datu horiek -erreferentzia egiten dioten kasu edo gizakiaren egoeratik lortutakoak- (1) oso baliagarriak dira, bati jarduera bera ezagutzeko, bai hiriaren eta bertan bizi diren pertsonen errealitatea ezagutzeko.
Honako administrazio-erregistroetatik lortzen da informazio hori:
Udal errolda administrazioaren erregistro bat da, non udalerriko bizilagunak agertzen baitira. Bertako datuak udalerrian bizi izatearen eta ohiko bizilekuaren froga dira. Datu horiei buruz egiten diren ziurtagiriak agiri publiko eta fede-emaileak dira, administrazio ondorio guztietarako.
Honako datuak jasotzen ditu, ezinbestean:
Udal Erroldako datuek estatistika-sekretuaz babestutako estatistika ofizialak egiteko balio dezakete, Estatistika Publikoaren Funtzioari buruzko maiatzaren 9ko 12/1989 Legean eta arlo horretan eskumena duten autonomia komunitateetako estatistika legeetan aurreikusitako eran.
Urtero egiten da datu hauen analisia, eta hartara biztanleak eta demografia mugimenduak - jaiotzak, heriotzak, alta eta bajak, eta hiri barruko helbide aldaketak- ezagutu daitezke.
Ekonomia-jarduera duten helbide eta aretoen administrazio-erregistroa da, zerga hori ordaintzetik salbuetsita egon ala ez kontuan hartu gabe. Altaren eta bajaren datak, helbidea eta jarduera-sektorea jasotzen dira.
Urtero egiten da datu hauen analisia, eta hartara udalerriko ekonomia-jardueraren bilakaera ezagutu daiteke.
Historikoki, ondasun higiezinen gaineko zerga kudeatzeko erabili izan da. Aldundiak mantentzen du datu-basea, eta udalari behar dituen eremuen kopia bat bidaltzen dio.
Katastroa estatistiketarako erabiliz gero, honako alderdiak ezagutu ahal ditugu:
Urtero egiten da datu hauen analisia, eta hartara udalerriko etxebizitza-parkeen bilakaera ezagutu daiteke.
Udalerriko ibilgailuen udal erregistroa: Ibilgailu motari eta helbideari buruzko datuak jasotzen dira:
Urtero egiten da datu hauen analisia, eta hartara udalerriko ibilgailuen parkearen bilakaera azter daiteke.
Administrazio-erregistro honek gizarte etxeetako eta udalaren kirol instalazioetako jardueren eskaintzak jasotzen ditu; baita horietan izen eman dutenen kopurua eta ezaugarriak ere (zerbitzu horietako abonatuenak barne). Kanpaina irailetik ekainera bitartekoa izaten da eta, horren amaieran, aztertu egiten da jardueren eskaintza eta eskaria; honek zerbitzuaren bilakaera eta bertara joaten direnen asebetetze maila ezagutzeko aukera ematen du.
Erregistro honek herritarrei laguntzeko bulegoetako -gizarte etxetako arreta guneetakoak eta San Martineko bulegoetakoak- , 010 telefonoko eta udalaren web orriko Herritarren postontziko jarduera jasotzen du. Laguntza-beharraren arrazoia, emandako erantzuna eta erabilitako komunikazio-kanala erregistratzen dira.
Udalean zuzenean lan egiten dutenen administrazio-erregistroa da. Honako informazioa jasotzen du: langileen ezaugarriak, destinoa, udalarekiko lotura, egoera administratiboa, betetzen duten lanpostua, plaza horretarako betekizunak, ordainsaria....
Urtero egiten da datu hauen analisia, data zehatz batean, udalean udalean hilabete arrunt batean nominen bolumena eta ezaugarriak ezagutzeko. Urtebetean egindako kontratuen kopurua ere aztertzen da, kontratu berriak zein aurretiaz zeuden kontratuen aldaketak.
Administrazio lokaleko langileek eta elkarte publiko zein erakunde autonomoetakoek osatzen dute udal langileen multzoa
(1) Beti ere Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea betez (estatistika-sekretua).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.