Ensanche 21 Zabalgunea - Gasteizko auzoen gizarte eta hirigintza alorreko azterlana
Azterlan soziourbanistiko hauen helburua 50 urtetik gorako eraikinak dituzten Gasteizko auzoen gizarte eta hirigintza egoeraren erradiografia ateratzea da. Baita auzoak eremu degradatutzat jotzea ere, birgaitzeko laguntzak eskatzeko dituzten aukerak hobetzearren.
Eremu degradatuaren deklarazioa
Aztertutako lehen auzoak Zaramaga, Ariznabarra, Adurtza, Abetxuko eta Koroatzea izan ziren (Geroago Arana, San Kristobal. El Anglo eta Judimendi). Gehien bat 1980. urtearen aurretik altxatutako auzoak dira. Eraikinek hainbat arazo dituzte: kalitate txikiko erakuntza, irisgarritasun arazoak atari eta/edo etxebizitzetan, isolamendurik eza edo isolamendu eskasa, patologia puntualak eta hezetasunak fatxadetan. Bestetik, hiriko beste inguru batzuen aldean, auzo horietan adineko biztanle gehiago daude, langabezia maila handi samarra dute, eta gizarte-zerbitzuen arreta jasotzen duten pertsona gehiago bizi dira; horrenbestez, Gasteizko egitura urbanoan eremu ahultzat jotzen dira.
Auzo horietako azterlan soziourbanistikoei esker, eremu degradatutzat jo dira.
Abetxuku
- Abetxuku auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Abetxuku (.zip artxiboa)
- Agindua, 2019ko urriaren 29koa, eremu degradatua deklaratzen duena - Abetxuko - EHAA, 221. zk., 2019/11/20
Adurtza
- Adurtza auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Adurtza (.zip artxiboa)
- Agindua, 2019ko urriaren 29koa, eremu degradatua deklaratzen duena - Adurtza - EHAA, 221. zk., 2019/11/20
- Agindua, 2020ko martxoaren 12koa, eremu degradatua handitzen duena - Adurtza - EHAA, 59 zk., 2020/03/25
Ariznabarra
- Ariznabarra auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Ariznabarra (.zip artxiboa)
- Agindua, 2020ko martxoaren 12koa, eremu degradatua deklaratzen duena - Ariznabarra - EHAA, 59. zk., 2020/03/25
Koroatzea
- Koroatze auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Koroatzea (.zip artxiboa)
- Agindua, 2017ko abenduaren 22koa, eremu degradatua deklaratzen duena - Koroatze - EHAA, 25. zk., 2018/02/05
- Agindua, 2019ko apirilaren 11koa, eremu degradatua handitzen duena - Koroatze - EHAA, 90 zk., 2020/05/15
Zaramaga
- Zaramaga auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Zaramaga (archivo .zip) (.zip artxiboa)
- Agindua, 2019ko urriaren 29koa, eremu degradatua deklaratzen duena - Zaramaga - EHAA, 221. zk., 2019/11/20
Arana
- Arana auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Arana (.zip artxiboa)
- Agindua, 2021eko martxoaren 10ekoa, eremu degradatua deklaratzen duena - Arana - EHAA, 59. zk., 2021/03/24
San Cristobal
- San Cristobal auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: San Cristobal (.zip artxiboa)
- Agindua, 2021eko martxoaren 10ekoa, eremu degradatua deklaratzen duena – San Kristobal - EHAA, 59. zk., 2021/03/24
Anglo
- El Anglo auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: El Anglo (.zip artxiboa)
- Agindua, 2021eko irailaren 15ekoa, eremu degradatua deklaratzen duena – Anglo - EHAA, 195. zk., 2021/09/29
Judimendi
- Judimendi auzoko gizarte eta hirigintza alorreko azterlana (dokumentua gaztelaniaz dago)
- Ikerketaren inguruko informazio tekniko gehigarria: Judimendi (.zip artxiboa)
- Agindua, 2021eko irailaren 15ekoa, eremu degradatua deklaratzen duena – Judimendi - EHAA, 195. zk., 2021/09/29
Azterlanei buruz
Auzo horien benetako egoeraren erradiografia lortzearren, behar bezala kreditatutako soziologo-talde bat elkarrizketak egin ditu bizilagun eta merkatariekin, eta arkitekto, urbanista eta paisajistek bisita teknikoak egin dituzte eraikinetara eta espazio publikoetara.
Analisien helburua ere bada eremu horietan esku hartu ahal izatea, hondatze progresiboa geldiarazi eta saihesteko, bertako gizarte, ekonomia, hirigintza eta eraikuntza baldintzak hiriko gainerako alderdienekin parekatzeko, eta hirigintzari, eraikuntzari, iraunkortasunari eta energia eraginkortasunari buruzko araudiak bete ahal izateko.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.