Eskultura honen bitartez omendu nahi da Teodoro González de Zárate, zein 1931-1936 agintaldian Gasteizko alkate izateko hautatua izan baitzen hauteskunde demokratikoetan, bai eta Gerra Zibilaren beste biktima guztiak ere.
1937ko martxoaren 31n hil zuten tropa frankistek Teodoro González de Zárate. Azazetako mendatean fusilatu zuten beste 15 pertsonekin batera, denak altxamenduaren aurkako joera ideologiko eta formazio politikoetako kide zirelarik.
Leku honetan oroitu eta omentzen dira gerra eta diktadura garaian beren ideia politikoengatik eta demokrazia zein askatasuna defendatzeagatik errepresaliatu eta hil zituzten pertsona guztiak.
Informazio liburuxka
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.