Enplegua bilatzeko coaching - Enplegua eta prestakuntza
Lan-merkatuan txertatzeko arazorik baduzu, edo lan-bilaketan galduta edo etsita sentitzen bazara, hauxe da zure programa.
Lantegiek 28 ordu irauten dute, coach profesionalek zuzendutako talde-dinamika eta banakako elkarrizketen bidez, zure talentua aurkitzen eta garatzen lagunduko dizugu, zure bereizgarriak identifikatzen, eta zure marka pertsonala nabarmendu eta sustatzen.
Datak eta izen-ematea
Lantegi guztiak doakoak dira. Izena eman behar da.
Datak kontsultatzea eta online izen-ematea
Aurrez-aurre izen-ematea: Herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko udal bulegoetan, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, CETICen, Ignacio Ellacuría ikastegian.
- Lekua: CETIC (Castro Urdiales, 10) eta Ignacio Ellacuría ikastegian (Castro Urdiales, 12).
- Programa honetaz informazio gehiago edo orientatzailearekin hitzordua nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Telefonoa: 945 161224 | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org
Programa eta edukiak
- 1. saioa. Begirada estrategikoa.
Helburua: Taldearen sinergia sortzea eta elkar ezagutzea. Neure burua nola definitzen dudan ohartzea, nire alde indartsuak, baliabideak, gaitasunak eta garatu gabeko potentziala zein diren aurkitzea. - 2. saioa. Nire lidergoa aktibatzen
Helburua: Norberaren berezko dohainak aurkitzea. - 3. saioa. Nire indarrarekin konektatu nire etorkizuna eraikitzeko
Helburua: Baieztapenen eta interpretazioen artean bereiztea. Oraingo interpretazio murriztaileak lantzea eta birdefinitzea. Bultzatzen nauenarekin konektatzea. - 4. saioa. Talde lana
Helburua: Parte-hartzaile bakoitzaren proaktibitatea sustatzea. Parte-hartzaileen arteko trukea aktibatzea. - 5. saioa. Aurkezpen eraginkorra
Helburua: Eraginkortasunez komunikatzeko eta aurkezpenak egiteko gakoak ikastea. - 6. saioa. Profesional gisa, zer dut eskaintzeko?
Helburua: Eskaintza ahaltsuago a lantzea, merkatura indarrez irteteko. Nire curriculuma hobetzea eta harekin identifikatzea (marka pertsonala). - 7. saioa. Lan-merkatuan nire lekua aurkitzea
Helburua: Ditudan ahalbide profesionalak aztertu eta definitzea, ikuspegia zabalduz eta aukera berriak kontuan hartuz. Ekintza plan bat garatzea, nire enplegu bilaketa hobetzeko. - 8. saioa. Lan elkarrizketa. Eta nork bere burua hauta gaitzat aurkeztea
Helburua: lan-elkarrizketari arrakastaz aurre egiteko gaitasunak garatzea. Niretzako lan tarte bat bilatzen ikastea, eskaintzarik ez bada ere: nork bere burua hautagaitzat aurkeztea ekintza planaren barruan.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Enplegua eta prestakuntza › Enplegurako prestakuntza › Página web: Empleo y formación - Coaching para la búsqueda de empleo
Página web: Empleo y formación - Coaching para la búsqueda de empleo
-
El link de Fechas y horarios no funciona, ¿dónde puedo encontrar esta información?
Irena
2019/01/10 14:14:24
-
Todavía no están publicadas las fechas de los próximos programas, la previsión es que comiencen a partir de febrero.
Puede solicitar en el teléfono 945 161505 o en CETIC (C/ Castro Urdiales, 10) una cita para que una orientadora le informe sobre el contenido de este programa y pueda realizar la inscripción.
Udala 2019/01/14 14:56:22