AMVGko argazkiak erabiltzeko arauak

  1. Irudiak erabiltzekotan, argazkien egileak eta jatorria aipatu beharra dago beti.
  2. Argazkiak ezin dira ukitu edo manipulatu, bitarteko digitalen edo besteren bitartez.
  3. Ezin da argazkien erreprodukziorik sortu (digitalak barne), Gasteizko Udal Artxiboaren berariazko baimenik gabe.
  4. Edozein erabilera publikotarako (erakusketak, argitalpenak, informatikazko edo ikus-entzunezko materialetan sartzea eta abar), dagokion baimena eskatu beharko zaio Gasteizko Udal Artxiboari.
  5. Gasteizko Udalaren web-orrian argitaratutako irudi digitalak Interneteko beste gune batzuetan zabaldu nahi badira, web-orrian bertan dagoen esteka baliatu beharko da.
  6. Legez jabari publikokotzat jotako irudiak publikoki zabaldu edo komunikatu nahi badira, arren eskatzen da Gasteizko Udal Artxiboari jakinaraz diezaioten.
  7. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna da irudien erabilerari buruzko indarreko legeria betetzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.