Ordainketak zatikatzea eta atzeratzeari buruzko ohiko galderak
Atzeratu edo zatikatzeak ba al dakar interesik?
Atzeratu edo zatikatzeko erabakiak beti sortzen ditu berandutze-interesak, borondatezko aldia bukatzen denetik eta zatikatze edo atzeratzeak iraun bitartean.
Oro har, atzeratu edo zatikatzea onartzen den unean zergen arloan indarrean dagoen berandutze-interesa izaten da aplikatu beharrekoa.
Nolanahi ere, zatikatu edo atzeratutako ordainketa banku-abalaren bitartez nahiz askitzat jotzen den beste bermeren baten bitartez bermatzen bada, atzeratu edo zatikatzea onartzen denean indarrean dagoen diruaren legezko interesa aplikatzen da.
Ordainketa berandutze-interesik aplikatu gabe zatikatzeko aukera ematen duten bi modalitate daude, ordaintzeko borondatezko epean.
Epekako ordainketa: zorra 4.000 eurotik beherakoa bada, interesdunak eskabidea egiten badu eta ordainketa helbideratuta badauka, 9 hilabeteko edo gutxiagoko aldian zatikatzen uzten zaio, urte naturalaren barruan. Aldian aldiko zerga hauetarako eska daiteke epekako ordainketa:
Zerga-tarifa laua: urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen eska daiteke 10 kuota berdinetan ordaintzea, martxotik abendura bitartean. Egun horrez geroztik aurkezten diren eskabideek hurrengo urtean izango dituzte ondorioak. Zerga-ekitaldia bukatzean, azaroan, zergaren baten zenbatekoa aldatu bada, behar diren doikuntzak egingo dira abenduko kuotetan. Udal zerga eta tasa hauetarako eska daiteke zerga tarifa laua: Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Zabor-tasa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, ibilgailu-pasabideak, urteko eta sei hileko emakidak, mahaitxoak, bide publikoan lurzorua eta lurpea okupatzea, hilerrien zainketa.

Zer gertatzen da atzeratu edo zatikatutako zorra ordaindu ezean?
Ordainketa zatikatu edo atzeratzeak udal ogasunarekin akordio bat lortu dela esan nahi du; beraz, bertan jasotako zehaztapenak betetzera behartzen du bere burua zergadunak. Hitzartutakoa betetzen ez bada, ordainketa zatikatu edo atzeratzeko akordioa bertan behera geratuko da, eta zor osoa berehalakoan ordaintzeko galdatuko dio udalak zergadunari, hura ordaindu bitartean sortzen diren gainordainak eta berandutze-interesak barne.
Azken urteko edozein zatikatze edo atzeratze ez ordaindu izanak beste edozein zor atzeratu edo zatikatzeko eskabidea ez onartzea ekarriko du berekin.

Ordainketa zatikatuz gero, jo al daiteke udaletxera, hileko kuotak ordaintzera?
Bai, baldin eta zatikatutako ordainketa banku-kontu batean helbideratuta ez badago.
Ordainketa zatikatu edo atzeratzea onar dadin, nolabaiteko bermerik aurkeztu behar al da?
Zatikatu edo atzeratu nahi den zorraren zenbatekoa kontuan hartzen da, eta ordaintzeko epea.
Zorra 18.000 eurotik gorakoa bada, eta zatikatze-aldia 18 hilabetetik gorakoa, bermea aurkeztea eskatzen da, aukeran finantza-entitate baten abal solidarioa (udal ordenantzaren 81.1 artikulua). Banku-abala aurkeztea ezinezko bada, askitzat jotzen den beste edozein berme onartu ahal izango da.
Zorraren zenbatekoa, zatikatze edo atzeratzeak sortutako berandutze-interesak eta bi horien baturaren % 25 estali beharko ditu bermeak.
20 eguneko epean aurkeztu beharko da bermea, ordainketa atzeratu edo zatikatzea onartu dela jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatuta. Epe hori igarotzen delarik bermea artean formalizatu ez bada, ukatu egingo da zatikatzeko edo atzeratzeko eskabidea.

Nolako bermeak onartzen dira?
Aukeran, banku-abala baliatu beharko da berme gisa. Hori ezinezkoa bada, bestelako berme hauek jarri ahal izango dira (lehentasun-hurrenkera horretan):
- Ondasun higiezinen hipoteka.
- Bahituraren badaezpadako oharra erregistro publikoan.
- Ondasun higigarrien hipoteka.
- Bahia, lekualdatzearekin nahiz gabe.
- Kaudimen pertsonal eta solidarioa.

Ordainketa zatikatu ondoren, gerora zor osoa batera ordaindu nahi izanez gero, egin daiteke ala zatika ordaintzen jarraitu beharra dago?
Ordainketa-akordioan emandako epea bukatu aurretik, edozein unetan egin daitezke zatikatu edo atzeratutako ordainketak, zerga-zor osoa ordaintzen bada. Halakoetan, berriro kalkulatzen dira berandutze interesak, ordainketa egiten den eguna kontuan harturik.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.