Dossierra: 2021/CO_AOBR/0008(Beste leiho batean irekiko da)
Egoera: gauzatzen ari da.
Kontratista: OPACUA SA
Aurrekontua: 1.658.236,04 €
Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua
Lan hauei esker Memoriaren Plaza sortuko da, zeina Postetxearen eta Biktimen Oroimenezko Zentroaren artean egongo baita, oinezkoentzako topaketa-espazio bat edukitzeko aukera emango duena Gasteiz erdi-erdian.
Proiektua plaza berri bat eraikitzean datza: Oroimenezko Zentroaren eta Postetxearen arteko kota-aldea murriztuko duen enparantza, alegia. Plaza berri horren azpian egongo da lurpeko bizikletetarako aparkalekua, 200 bat plazakoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.