Gasteizko Udalaren Iruzurren aurkako Neurrien Plana

banner antifraude

UE, Gobierno de España, PRTR, Ayto Vitoria-Gasteiz

Azken eguneratzea: 2023-12-12

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko martxoaren 11n onartu zuen, eta martxoaren 25ean (ostirala) Udalaren Osoko Bilkurak berretsi, Iruzurraren aurkako neurrien Plana, zeinak barne hartzen baititu iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta konpontzeko Gasteizko Udalak ezarri beharreko mekanismoak, betiere Udal honen berariazko ezaugarriak eta iruzur-arriskuen ebaluazioa kontuan hartuta.


Programan parte hartzen duen erakundea den aldetik, Gasteizko Udalak horrela erantzuten dio, bada, NEXT Generation funtsen Europar Batasunaren finantza-interesak babestu beharrari, bai eta finantzatutako neurriekin lotuta funtsak zuzenbide nazionalaren eta Batasunaren zuzenbidearen arabera erabiltzen direla zaindu beharrari ere.

Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduan xedatutakoaren arabera egin da Gasteizko Udalaren iruzurraren aurkako plana Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (gaztelaniaz). Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (PRTR) Europar Batasunak COVID-19 pandemiaren eragina arintzeko sustatu duen tresna da, gizartea eraldatuz helburu hauek lortzearren: ekoizpen-ehuna modernizatzea; "deskarbonizazioa" eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzea; digitalizazioa eta ikerketara eta prestakuntzara bideratutako egituren eta baliabideen hobekuntza sustatzea, eta, azken batean, pandemiari eta antzeko arazoei erantzuteko garaian gizarteak gaitasun handiagoa izan dezan lortzea.

Iruzurraren aurkako Batzordearen ardura da prebentzioaren, detekzioaren eta erreakzioaren arloetan iruzurraren aurkako neurriak behar bezala aplikatzea.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.