Vitoria-Gasteiz Hobetuz Txiki
Hobetuz Txiki Vitoria-Gasteiz Hobetuz programaren aldaera bat da.
Hiriko haurrei parte-hartzea zabaltzeko helburuarekin sortu zen. VG Hobetuz programaren hasiera batean, haurrek proposamenak bakarrik aurkez zitzaketen, baina ezin zuten horien bozketan edo erabakietan parte hartu. Xede horrekin sortu zen eta honetan bigarren edizioa ospatzen da.
Zertan datza?
Hobetuz Txiki Aktiba(tu) programan parte hartzen duten haur eta nerabeek proposatutako proiektuetako batzuk gauzatzera dirua bideratzean datza, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak koordinatuta.
2024ko udal-aurrekontutik 100.000 € esleituko zaizkio, eta 2025ekotik beste horrenbeste. Hau da, Hobetuz aurrekontuaren 200.000 € guztira.
Nola gauzatzen da?
- Haur eta nerabeek Parte hartzeko foroan izena ematen dute, ikastetxearen edo edozein gazte-elkarteren bitartez.
- Ikasturtean zehar, saioetan parte hartzen duten haurrek haien errealitatea aztertzen dute, interesatzen zaien edo kezkatzen duten gai bat aukeratzen dute, eta errealitate hori hobetzeko proposamen bat lantzen dute.
- Proposamen horiek Gasteizko Udaleko teknikariek aztertzen dituzte, zein gauza daitezkeen baloratzeko.
- Zer proposamen egingo diren zehazten da, eta aurrekontu bat esleitzen zaie.
Informazio gehiago: Aktiba(tu)
Hautatutako proposamenen jarraipena
Informazio hau 2024ko udaberrian egongo da eskuragarri.
Aurreko esperientziak
Aurreko edizioen proiektuak kontsultatu ditzakezu. Proiektu horien bozketa 2021ean egin zen, eta 2022 eta 2023 artean gauzatu ziren.
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.