“Vitoria-Gasteiz 2030” Hiri Agenda

Nolakoa izango da gure hiria etorkizunean?

Vitoria-Gasteiz 2030 Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) lotutako hiri-estrategia da, eta hurrengo urteetan hiria nola eraldatuko den ezartzen du. Biharko Vitoria-Gasteiz diseinatzeaz mintzatzen ari gara.

Hala, 2022ko maiatzean eta ekainean, 2030eko Hiri Agenda eraikitzeko prozesuaren lehen zatia garatu zen, hasierako diagnostikoaren zirriborroaren aurkezpenean oinarrituta. Zirriborro hori hiriko hainbat sektorerekin eta herritarren profilekin partekatu eta kontrastatu zen, ikuspegia txertatu ahal izateko.

Lehen fase hori egin ondoren, 2022ko ekainean hainbat partaidetza-saio egin ziren, hasierako diagnostiko horren ondoriozko esparru estrategikoa eraikitzeko.

Prozesu horien guztien ondorioz prestatu da pdf dokumentua: Gasteizko 2030 Hiri Agenda

Dokumentua Tokiko Gobenu Batzarrak onartu zuen 2022ko irailaren 9an. Udalbatzak aho batez berretsi zuen urriaren 21ean egindako bilkuran: Erakunde-adierazpena Gasteizko 2030 hiri agenda babesteko – Gasteiz 2030 Estrategia (pdf).

Nolakoa izan da prozesu parte-hartzailea?

Zer da Vitoria-Gasteiz 2030?

Dokumentu hau ibilbide-orri bat da, eta hurrengo urteetan hiria nola eraldatuko den ezartzen du. 2012an Europako Hiriburu Berdea izan ondoren, Vitoria-Gasteizek etorkizunari heltzen dio jasangarritasun-irizpideetan oinarritutako estrategia batekin, eta jasangarritasun horrek hiru alderdi hartzen ditu barnean: soziala, ekonomikoa eta ingurumena.

Nazio Batuen 2030 Agendak Garapen Jasangarrirako 17 helburu ezarri ditu, eta mundu-mailako erantzuna eman beharko diegu helburu horiei guztiei, Gizateria gisa aurrez aurre dauzkagun erronka sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei erantzun ahal izateko. Munduko erronkak gure hiriak ere heldu beharreko erronkak dira, eta horregatik, Tokiko Hiri Agendari ikuspegi zabalago batetik heldu zaio, Vitoria-Gasteiz 2030 bihurtuz eta Garapen Jasangarrirako Helburu horiei lotutako hiri-estrategia bat markatuz.

Gure hiriko sektore-estrategia guztiak integratuko dira Vitoria Gasteiz 2030 estrategia berri horretan, eta sortutako ikuspegi komun horrek aukera emango digu etorkizunerantz aurrera egiteko Garapen Jasangarrirako Helburuak ardatz gisa harturik, jardun guztiak gidatuko dituen ardatza izanik. Guru hiriak garapen jasangarriaren buruan jarraituko du planteamendu integral batetik, pertsonen ongizatea, oparotasun ekonomiko eta soziala, planetaren zaintza eta bakea bilatzeko gogoa erdigunean jarriz.

Jarraian, lau bideo ikusi ditzakezu, gure udalerrian nola eragin dezakegun azaltzen dutenak:


Ekoizpen eta kontsumo arduratsua:

https://www.youtube.com/watch?v=_liL56M1X8M(Beste leiho batean irekiko da)


Hiri eta komunitate jasangarriak:

https://www.youtube.com/watch?v=9aV3VNVJpn0(Beste leiho batean irekiko da)


Lan duina eta hazkunde ekonomikoa:

https://www.youtube.com/watch?v=2Dlj2VPcX_w(Beste leiho batean irekiko da)


Osasuna eta ongizatea:

https://www.youtube.com/watch?v=Q6miYtFys3c(Beste leiho batean irekiko da)

Ikusi erreprodukzio-zerrenda Youtuben(Beste leiho batean irekiko da)

Logoa: Agenda UrbanaLogoa: Plan de Recuperación, Transformación y ResilienciaLogoa: Europar Batasunak Finantziatua - NextGenerationEULogo: Agenda 2030

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.