Udalan bi dira langileen ordezkaritza organoak: Enpresa Batzordea, lan-zuzenbidearen menpe dauden langileentzat, eta Langileen Batzarra, funtzionario edo estatutupeko langileentzat. Jakina, Udaleko funtzionarioek sindikatzeko eskubidea dute, beren lanbide, ekonomia eta gizarte interesak aldeztu eta sustatze aldera, eta lau urtean behin hauteskunde sindikalak egiten dira.
2022ko azaroaren 29an Langileen Batzarrerako eta 2019ko apirilaren 9an Enpresa Batzorderako egindako hauteskunde sindikalen ondoren, honela geratu ziren osatuta udal langileak ordezkatzeko organoak:
Hauteskunde horiek aintzat harturik, eta legez xedatutakoari jarraiki, hautetsi bakoitzari ordezkari sindikal gisa jarduteko dagozkion ordu ordainduen kopurua finkatzen da. Gasteizko Udalean hau da irizpidea:
1. irizpidea: 40 ordu hilean Langileen Batzarreko kideentzat + Enpresa Batzordeko kideentzat + prebentzio-ordezkarientzat. (Langileen Estatutuko 68.e artikulua eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 41.d artikulua)
2. irizpidea: 40 ordu hilean negoziazio-mahaietako ordezkarientzat. (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 34 eta 35 artikuluak)
3. irizpidea: 15 ordu hilean Gasteizko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren 143.k artikuluaren arabera
4. irizpidea: 40 ordu hilean Gasteizko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren 132. artikuluaren arabera
5. irizpidea: 20 ordu hilean Gasteizko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren 138.b artikuluaren arabera
6. irizpidea: 20 ordu hilean Gasteizko Udaleko funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren 140.h artikuluaren arabera
* Kopurua honela atera da: 1-6 zutabeetako kopuruen batuketa + 2226 ordu Udalhitzeko 147. artikuluaren eta Gasteizko Udaleko funtzionarioen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmenaren 141. artikuluaren arabera.
Gasteizko Udaleko langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak arautu egiten du XIX. kapituluko bigarren ataleko 146. artikuluan sindikatu-ordezkaritzari ematen zaion dirulaguntza. Osagai finko bat du diru-kopuru horrek, sindikatu guztientzat berdina —419,05 euro—, eta osagai aldagarri bat, sindikatu-atal bakoitzaren kideen araberakoa.
* Hurrengoa ordaindu aurretik egiten da dirulaguntzaren justifikazioa, eta Gasteizko Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiak ikuskatzen du.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.