Eguberri jaiak Gasteizen
Abenduaren 24tik, hots, Olentzero eta Mari Domingi hirira heltzen diren momentutik, urtarrilaren 5ean egiten den Errege Magoen desfilera arte, ikuskizunak, jaiotzak, harrerak, desfileak, kontzertuak... mota guztietako ekitaldiak izaten dira hirian.
Ikusi beharrekoak
Olentzero eta Mari Domingi
Olentzero eta Mari Domingi, Mari Domingi eta Olentzero, neguko solstizioaren bueltan bisitan etortzen zaizkigu, neguko hotzaren aurrean sua egiteko ikatza, eta solstizioaren osteko egunak luzatuko dituen argia etxez etxe banatzera. Bestelako opariak ere dakartzate. Abenduaren 24ko arratsaldean Gasteizko kaleak zeharkatzen dituzte Olentzero eta Mari Domingiren desfile tradizionalean.
Floridako Jaiotza
Florida parkeko jaiotza bertako sortzaileek tamaina naturalean egindako irudiez osatutako jaiotza da. 1962an jarri zen lehenengoz, eta harrezkero gabon garaian nahitaez bisitatu beharreko lekua bihurtu da.
https://www.flickr.com/photos/vgturismo/albums/72157713628521241Errege Magoen desfilea
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ekialdetik itzuli dira hiria magiaz betetzera. Errege Magoek bide luzea egin dute une berezi hau Gasteizko neskamutilekin partekatu ahal izateko, gau lanpetuari aurre egin baino lehen.
Albisteak
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.