Urtero, urtarrilaren 17an San Anton eguneko zozketa herrikoia antolatzen da. Udalak 30.000 txartel jarri ditu salgai, bakoitza 0,60 eurotan, 2026ko urtarrilaren 17an ospatu den ediziorako.
Zozketa Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ospatu zen 18:00etan eta San Prudentzio egoitzako bi lagun izan ziren zenbakiak ateratzeko arduradun, zozketarako egindako jatorrizko materiala erabiliz. Izan ere, San Prudentzio Egoitzaren mesedetan eginiko zozketa da.
*Sariak hiru hilabeteko balioa du.
Zozketa horrekin batera, hainbat jarduera egiten dira San Anton Txiki ospakizunaren barruan. Txokolatezko bi txerri zozketatzen dira Espainia plazan 1994 urteaz geroztik, hiriko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxeen artean, tradizio gasteiztar hori haur eta gazteen artean zabaltzeko asmoz. 2026. urteko irabazleak Arriagako Haritza eta Ikasbidea izan dira.
Urtero, zozketa egin ondoren, jaia egin ohi da plazan Udal Folklore Akademiaren musika, haurrentzako jolas-gunea eta zezen suzkoarekin.
1781etik, hiriko babes-etxeak eta San Prudentzio egoitzak antolatzen zuten San Anton eguneko zozketa herrikoia. Denborak aurrera egin duen heinean eta babes-etxea desagertu denez, Kultura Zerbitzuak hartu du zozketa kudeatzearen ardura, tradizioa gordetzearren.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.