Santa Agata egunaren bezperan, hots, otsailaren 4ko arratsaldean, hiriko hainbat talde ateratzen dira hirian zehar ohiko errondak egitera; santu horren martirioren eta heriotzaren ohorezko koplak kantatzen dituzte auzoetan zehar, eta makilak eramaten dituzte koplaren erritmoarekin bat lurra kolpatzeko. Gasteizko Udalak, taldeek aurretik izena eman badute, opari bana egiten die jenerotan, baita edizioaren oroigarri bana eman ere.
Izena emateko formularioa
Otsailaren 4a, Agate Deuna eguneko bezperan.
Hiriko hainbat tokitan eta gizarte etxeetako sarreretan.
Beste garai batean soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda egiteko jatekoak biltzen zituzten. Gaur egun, berriz, ikastetxeetako taldeek, ahots eta elizetako taldeek, besteak beste, egiten dituzte erronda horiek.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.