Inauteriak parte hartze eta tradizio handiko jaiak dira Gasteizen. Alde zaharrean eta hiriaren erdialdean aparteko jai giro ederra izaten da, konpartsen desfilea eta Sardinaren erreketa bezalako hitzorduekin.
Ospakizunaren data urtero aldatzen da, segun eta Aste Santua noiz den; 2027an, otsailaren 2tik 9ra bitarte.
Urtero, Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa ospatu ohi da. 2026ko ediziorako, 39 txosten aurkeztu ziren lehiaketara eta Silvia Casanova Fenollosak egindako "Carnaval inclusivo" izan zen irabazlea.
2026ko Gasteizko Inauterietako kartela garai bateko karteletan inspiratuta dago, non festa arlekinez janzten den. Esku eskuzabal batek, arrain-largabista bati eutsiz, errebelazioaren argia hurbiltzen dio festa beste zentzumenen bidez hautematen duenari. Itxurazkotik haratago ikusteko gonbitea da, begirada bakoitza Inauterien esentzia eraldatzailean batzen den ospakizunean bat egiteko gonbidapena.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.