San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak
Jaiari buruz
Arabako Lurralde Historikoaren zaindaria da San Prudentzio, eta haren ohorezko jaiak apirilaren 27an hasten dira, hots, jai egunaren bezperan, Gasteizko Probintzia plazan jotzen den danborraden erretretarekin. Apirilaren 28an, erromeria egiten da Armentiako Basilikaren inguruan, jendez beteriko jaia ospatuz.
Jai giroko ekitaldiak maiatzaren 1era arte luzatzen dira, egun horretan erromerian igotzen baitira Estibalizko santutegira. Bertan, patata tortilla lehiaketa, euskal herri kirolak eta aurresku eta dantza txapelketak ospatzen dira besteak beste.
Festaren historia
Danborradan Arabako sukaldariak eta elkarte gastronomikoen ordezkariak biltzen dira, mantala eta kapela handiak eramaten dituzte, eta hiriko kaleetan zeharreko kalejira egiten dute txistu zein danborraren soinuen laguntzaz. Ohikoa da jai horretan perretxiko nahaskia eta barrazkiloak jatea.
San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoa izaten da, santuaren errelikiak ondratzeko. Erlijio ospakizuna amaitutakoan, lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak eta beste jarduera batzuk burutzen dira basilikaren inguruko zelaietan, non milaka hiritar biltzen diren.
Lotutako informazioa
- Ekitaldiak Vitoria-Gasteizen - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Estibalitzeko Andre Mariaren santutegia - Arte Erromanikoa Interpretatzeko Zentroa - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Euskal kirolak - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Armentiako San Prudentzioren basilika - Turismoa Vitoria-Gasteizen
- Kultura-Hiriko Jaiak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.