Nola heldu - Turismoa Vitoria-Gasteizen
Errepidez
Vitoria-Gasteiz Arabako Lautadaren erdialdean dago, Madril eta gainerako Europa lotzen dituen N-1 errepidean. Bilbotik 40 minututara dago, Iruñatik ordubetera, Santanderretik bi ordutara, Zaragozatik hirutara eta Madrildik lau ordu baino gutxiagora.
- Trafiko eta errepideen egoerari buruzko informazioa (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia).
- Hirira iristean autoa aparkatzeko eta hirian zehar mugitzeko informazioa.
- Lakuako autokarabanen aparkalekua.
Autobusez
Hiriarteko garraio-enpresen informazioa Gasteizko Autobus Geltokiko web gunean aurki dezakezu. Araban zehar mugitzeko Álava bus zerbitzua dago.
Movelia plataformaren bitartez ere, autobus txartelak on-line bilatu eta eros ditzakezu.
Trenez
RENFEko web gunean trenez bidaiatzeko behar duzun informazio guztia dago: ordutegiak, tarifak eta ibilbideak... Tren geltokian ere badago informazioa.
Hegazkinez
Foronda aireportua (Vitoria-Gasteiz)
Hiritik 9 kilometrora dago Gasteizko aireportua (VIT).
- Loturak: Forondako aireportuak loturak ditu Tenerifeko, Sevillako, Milango eta Koloniako aireportuekin, Ryanair enpresaren bitartez.
- Hiria eta aireportua lotzen dituen autobus zerbitzua dago. Aireporturako autobus bereziei buruzko informazioa.
- Radio Taxi zerbitzua: telefonoa 945 27 35 00.
- Aparkalekuak: zaintzarik gabeko doako aparkalekua eta autobusetarako aparkalekua.
Foronda aireportura autobusen zerbitzuari buruzko informazio gehiago: gaztelaniaz | ingelesez
| alemanez
| italieraz
.
- Gasteizko aireportuaren gida praktikoa: gaztelaniaz
| ingelesez
| alemanez
| italieraz
.
Vitoria-Gasteizko aireportuari buruzko informazio gehiago
Loiu aireportua (Bilbao)
Bilboko aireportura heltzekotan, Bilboko autobus geltokian uzten zaituen hiri-autobusa (Bizkaibus enpresa) hartu ahal izango duzu, eta hemendik, ordubete eskasean Vitoria-Gasteizera helduko zara.
Bilboko aireportuari buruzko informazio gehiago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.