Herritarren Zientzia – Kontserbazio Programak – Hiri Hegaztiak

Ataria, centro de interpretación de los humedales de Salburua

Herritarren zientzia banerra

Hegaztiak hezegunean

Hiri Hegaztien Kontserbazio Programak Gasteiz inguruan bizi diren hegazti populazioen egoera zein den ezagutzea du xede, eta errolda errazen bidez urte batetik bestera egon daitezkeen fluktuazioak antzematea. Honela, Vitoria-Gasteiz udalerriko hiriguneko eta hiri inguruko ohiko ugal hegaztien populazioen eboluzioa ezagutzeko indize bat lortu nahi da, eboluzio honen araberako bioaniztasun egoeraren indize batekin batera.

Apuntatuko naiz: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu korreo bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera

Helburu espezifikoak

  • Hiri hegaztien hedapen, abundantzia, kontserbazio egoera eta populazioen dinamikarako informazio egokia izan Vitoria-Gasteiz udalerriko Natura eta Bioaniztasun Ondasunerako txostenak sortu ahal izateko.
  • Hiri hegaztien populazioen biologiaren inguruko ezagutza hobetu, populazioetan aldaketak sortzen dituzten faktore eragileak zehazki ezagutuz.
  • Hegaztien populazioetan aldaketa gehien pairatzen ari diren habitatak identifikatzea. Baita hegaztien kontserbazioa zein habitat motatan arriskuan egon daitekeen ere.
  • Hegaztien eta haien habitaten kontserbazioa bultzatu, hegaztien jarraipen lan erabakigarrietan boluntarioen zuzeneko inplikazioa lortuz.

Egutegia

Iberiar penintsulan, oro har, umatze garaiak apirilaren hasieratik ekainaren amaierara arte irauten du. Errolda egiteko datak hegaztien jarduera biologiko handieneko garaien araberakoak dira. Horregatik, parte hartzaile bakoitzak aukeratutako ibilbidean urtean gutxienezko bi bisita egin beharko ditu:

  • Lehenengo bisita: apirilaren 15etik maiatzaren 15era.
  • Bigarren bisita: maiatzaren 16tik ekainaren 15era.

Hasi berriak diren parte hartzaileei, erroldekin hasi baino lehen, beste bisita bat egitea gomendatzen zaie, ingurua lehenago ezagutu, 10 estazioen koordenatuak apuntatu, habitatak ezberdindu eta gainontzeko bisitetan jarraituko den ibilbide egokia aukeratu ahal izateko.

Metodologia

Programa honetan erabilitako metodologia SeoBirdlife erakundearen SACREn(Beste leiho batean irekiko da) oinarritzen da.

Ibilbidearen aukeraketa

Berriak diren parte hartzaileek laginketa ibilbidea aukeratu beharko dute. Aukera hori gauzatzeko orduan hurrengo puntuak hartu behar dira kontutan:

  • Ibilbideak 10 estazio izan behar ditu eta estazio horiek gutxienez 500 metroko distantzia izan behar dute haien artean (behaketak ez bikoizteko).
  • Estazio bakoitzak habitat homogeneo bat izan behar du, SEOko Habitaten Kodea jarraituz aukeratu behar dena. Laguntza nahi izatekotan hurrengoa duzu eskuragarri: Habitaten antzematea.(Beste leiho batean irekiko da)
    • Estazio bakoitzaren GPS koordenatuak apuntatu.
    • Estazio bakoitzaren deskribapena apuntatu: zuhaitzak, etxeak, eraldaketak eta beste eraikuntzak, itxiturak, kilometro mugarriak, kaleen gurutzaketak, etab.
  • Estazio batetik besterako joan-etorria erraza izan behar da, urtero egingo diren laginketetan arazorik ez izateko.

Estazioen koordenatuak hurrengo helbidera bidali behar dira: cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org

Laginketak gauzatzea

Parte hartzaile bakoitzak urtean derrigorrezko bi laginketa egin beharko ditu (egunean ahalik eta goizen) berak aukeratutako ibilbidean zehar goian azaldutako daten tarteen barruan. Laginketa hauek ezin dira eguraldi txarreko egunetan egin, hala nola, euri bortitzak, laino askok sortutako ikuspen gutxiko edo haize bortitzeko egunetan. Hurrengo baldintza klimatikoak apuntatu behar dira:

  • Haizearen abiadura (barealdia: 1, apala: 2, gogorra: 3)
  • Ikuspena (ona: 1, erdizpurdikoa: 2, txarra: 3)
  • Lainoen estaldura (0-25%: 1, 25-50%: 2, 50-75%: 3, 75-100%: 4)
  • Euria (ez: 1, zirimiri: 2, zaparrada: 3)

Ibilbidean zehar parte-hartzaileak estazio bakoitzean 5 minutu igaro beharko ditu eta bere eginkizuna detektatzen dituen espezieak (ikusi zein entzundakoak) identifikatzea izango da, espezie bakoitzeko hegazti kopurua eta 25 metroko erradio barruan edo kanpoan detektatu diren apuntatuz.

Estazio bakoitzean 5 minututako laginketa hastean hasiera ordua apuntatu beharra dago. Behin estazioan, laginketa puntu zehatzetik ustezko zirkunferentzia bat eraiki behar da, 25 metroko erradioarekin, 5 minutu horietan zehar erradio horren barruan zein kanpoan detektatzen diren hegaztiak ezberdinduz.

Behaketa guztiak apuntatu behar dira, hegazti bakartiak eta taldeak baita ere (taldeen kasuan hauek eratzen dituzten ale kopurua apuntatu behar da), lurreratuak zein hegan daudenak (kasu honetan erradio kanpoan egongo balira bezala erregistratu behar da behaketa, ibilbidea oso laburra bada kenduta).

Laguntza teknikoa

Partehartzaileek Atarian identifikazioarekin lagunduko dien material bibliografikoa mailegatzeko aukera dute. Baita ere Hiri Hegaztien Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal zaio zalantzarik izanez gero, argazkiak eta grabazioak bidaliz identifikazioekin laguntzeko.

Datuen igoera

Herritarren Zientziarako Parteahartzeko Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Hiri Hegaztien laginketen emaitzak SEOBirdlife-ren SACRE webgunean pilatzen dira, ordenagailurako webgunearen(Beste leiho batean irekiko da) bitartez edo “Programas de Seguimiento.app” gailu mugikorren aplikazioaren bitartez.

Prozesu honetan zehar laguntza izateko protokoloa:

Mugikorreko Programas de Seguimiento.app aplikazioa askoz praktikoagoa da, datuak laginketa egiten den bitartean sar baitaitezke.

Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatua izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Datuak uztailak 15 baino lehen erregistratu beharko dira aplikazioan.

Emaitzen txostenak

2021eko behaketen mapa

Aurreko urteetako behaketak

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.