Herritarren Zientzia – Kontserbazio Programak – Odonatuak

Banner herritarren zientzia

Hemen ikusten da burruntzi bat

Odonatuen Kontserbazio Programak Vitoria-Gasteiz inguruan dauden ur-ekosistemetan bizi diren burruntzi eta sorgin-orratzen ekologia, portaera eta banaketa eremuez daukagun ezagutza areagotu nahi du. Animalia garrantzitsuak dira, bizileku duten ur ingurunearen kalitatearen bioadierazle gisa baliagarriak baitira; une honetan talde mehatxatuenen artean daude, ur masak lehortu eta kutsatu izanaren ondorioz.

Apuntatuko naiz: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu korreo bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Helburu espezifikoak

  • Udalerriko odonatu faunari buruzko jakintza hobetzea, laginak hartzeko gune finkoak ezarriz, espezie ezberdinen populazioen dinamika ezagutu ahal izateko.
  • Interesa duten edo mehatxatuen dauden odonatu espezieentzat garrantzitsuak diren guneak aurkitzea.
  • Gizartea inplikatzea, eta biodibertsitatea kontserbatu eta babesteko ekintzen partaide egitea.
  • Informazio guztia datu-base komun batean biltzea, kontsultatu eta eguneratzeko moduan.

Egutegia

Parte hartzaile bakoitzak laginketarako ura duen partzela bat eskatu beharko du eta bertan urtekolau bisita egin beharko ditu:

  • Lehenengo bisita: maiatzaren 15etik ekainaren 15era.
  • Bigarren bisita: ekainaren 16tik uztailaren 15era.
  • Hirugarren bisita: uztailaren 16tik abuztuaren 15era.
  • Laugarren bisita: irailaren 16tik urriaren 15era.

Kontuan izan abuztuaren 16tik irailaren 15era ez dela beharrezkoa laginketarik egitea. Dena den, aukera dago laginketa gehigarri hau gauzatzeko.

Metodologia

Parte hartzaile bakoitzak lau laginketa egin beharko ditu bere partzelari goian aipatutako daten tarteen barruaneta baldintza klimatologiko egokietan: tenperatura atsegina eta haizerik ez.

Bertan, aurkitutako espezieak identifikatu beharko ditu, ale kopurua eta hauen egoera fenologikoa adieraziz.

Laginketa egun bakoitzerako deskargatzeko materiala:

  1. Checklist-a: Laginketa egunean beharrezkoa den material guztia gogoratzeko balio duen dokumentua.
  2. Odonatuen landa-gida eta udalerriko odonatu arren identifikazio-gida: Odonatuen laginketa modu egokian gauzatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen duen dokumentua eta Vitoria-Gasteizko odonatu arren identifikaziorako gakoa.
  3. Landa-fitxa: Lagindutako partzela, data eta topatutako espezieak (ale kopuru eta hauen ugalketa-indizea) apuntatzeko dokumentua.

Laguntza teknikoa

Partehartzaileek Atarian identifikazioarekin lagunduko dien material bibliografikoa mailegatzeko aukera dute. Baita ere Odonatuen Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal zaio zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko.

Datuen igoera

Herritarren Zientziaren Parteahartze Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Odonatuen laginketen emaitzak Ornitho webgunean pilatzen dira, ordenagailuen web-gunearen bitartez https://www.ornitho.eus(Beste leiho batean irekiko da) edo Naturalist.app gailu mugikorren aplikazioaren bitartez.

Prozesu honetan zehar laguntza izateko protokoloa:

Mugikorreko Naturalist-app aplikazioa askoz praktikoagoa da, datuak laginketa egiten den bitartean sar baitaitezke.

Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatua izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloari esker datuak igo ezin badira, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Datuak aplikazioan azaroak 15a baino lehen erregistratu beharko dira.

Emaitzen txostenak

2021eko behaketen mapa

Aurreko urteetako behaketak

Argazkiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157665066828073(Beste leiho batean irekiko da)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.