mHerritarren Zientzia - Kontserbazio Programak – Eguneko Tximeletak

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Herritarren Zientzia bannerra

Tximeleta

Eguneko Tximeleten Kontserbazio Programa Gasteizko udalerrian bizi diren tximeleta populazioen inbentarioa eta jarraipena egiteko xedez sortu da, espezie horiek gure dibertsitate biologikoaren eta habitaten adierazleak baitira. Gainera, klima aldaketak zuzenean eragindako intsektua da. Guzti hau Vitoria-Gasteizko hiritarren lan boluntarioari esker lortzea bilatzen du programak, era berean hiritarrengan kontzientzia aberatsago, parte hartzaileago eta naturarengan arduratuago bat sortuz.

Programa hau aurrera eramateko Euskal Entomologia Elkartearen (ENVUBAP) babesa daukagu.

Apuntatuko naiz: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu korreo bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.

Helburu espezifikoak

  • Vitoria-Gasteiz udalerriko tximeleten ezagutza hobetzea: kokapena, espezieak, etab.
  • Vitoria-Gasteiz udalerriko ropalozero espezieen katalogo eguneratu bat sortu.
  • Tximeleta espezie interesgarrienentzat garrantzitsuak diren guneak aurkitzea.
  • Udalerriko populazioen jarraipen fenologikoa egitea.
  • Tximeleten inguruko informazio guztia datu-base komun batean biltzea, kontsultatu eta eguneratzeko moduan.

Egutegia

Parte hartzaile bakoitzak laginketarako partzela bat eskatu beharko du eta bertan urtero sei bisita egin beharko ditu:

  • Lehenengo bisita apirilaren 15etik maiatzaren 15era.
  • Bigarren bisita maiatzaren 16tik ekainaren 15era.
  • Hirugarren bisita ekainaren 16tik uztailaren 15era.
  • Laugarren bisita uztailaren 16tik abuztuaren 15era.
  • Bostgarren bisita abuztuaren 16tik irailaren 15era.
  • Seigarren bisita irailaren 16tik urriaren 15era.

Metodologia

Partehartzaile bakoitzak sei aldiz bisitatu beharko du bere partzela, goian aipatutako tarteen barruan. Aurkitutako espezieak identifikatu beharko ditu, espezie bakoitzeko tximeleta kopuruaren estimazioa adieraziz.

Laginketaren egunean deskargatu beharreko materiala:

  • Checklist-a: Laginketa egunean beharrezkoa den material guztia gogoratzeko balio duen dokumentua.
  • Landa-gida: Eguneko Tximeleten langinketak modu egokian gauzatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen dokumentua.
  • Landa-fitxa: Lagindutako partzela, data eta topatutako espezieak apuntatzeko dokumentua.

Lau urte baino gehiago parte hartu duten pertsonek mahuka entomologiko bat erabiltzeko aukera izango dute laginak eskuratzeko. Atariak mahuka entomologikoak eta hauek erabiltzeko baimenak banatuko dizkie. Gainera, parte hartzaile horiek mahukak erabiltzeko Atariak antolatzen duen ikastaroan dohainik izena emateko aukera dute.

Laguntza teknikoa

Parte hartzaileek Atarian identifikazioarekin lagunduko dien material bibliografikoa mailegatzeko aukera dute. Baita ere Eguneko Tximeleten Whatsapp taldearen bitartez koordinatzaileari galdetu ahal diete zalantzarik izanez gero, argazkiak bidaliz identifikazioekin laguntzeko.

Datuen igoera

Herritarren Zientzian Parte Hartzeko Sareak plataforma digital ezberdinak erabiltzen ditu, parte hartzaile guztien datuak modu estandarizatu batean gorde eta ondoren koordinatzaileak datuak analizatzeko. Eguneko tximeleten laginketen emaitzak ornitho.eus webgunean igotzen dira, ordenagailuen web-gunearen bitartez https://www.ornitho.eus/(Beste leiho batean irekiko da) edo Naturalist.App gailu mugikorren aplikazioaren bitartez.

Datuen igoera prozesuan laguntzeko protokoloa:

Mugikorreko NaturalistApp aplikazioa askoz praktikoagoa da, datuak laginketa egiten den bitartean sar baitaitezke.

Kasu bietan, datuak sartu baino lehen kontu bat sortu behar da datu pertsonalekin. Honela, laginketa bat gauzatzen den guztietan gordeta geratzen da laginketa gauzatzen duenaren izena. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Datuak mugikorreko aplikazioarekin igotzea aukeratzekotan, mugikor, tablet edo ordenagailu bakoitzak bere formatua izango du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloa irakurri ondoren datuak igo ezin badituzu, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org posta-helbidean galdetu edo Atarira joan laguntza eske.

Datuak aplikazioan azaroaren 15a baino lehen erregistratu beharko dira.

Irakurketa gomendagarriak

Emaitzen txostenak

2021eko behaketen mapa

Aurreko urteetako behaketak

Argazkiak

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157667286507026(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.