Herritarren Zientzia - Jarraipen Programa - Mika

Ataria, Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Herritarren Zientzia bannerra

Mika

Mika populazioen egoera ezagutzeko Herritarren Zientziako jarraipen programa bat egitea bereziki interesgarria da, bai kontserbazioaren ikuspuntutik bai gizarteak espezie horretaz duen iritzi negatiboa aldatzeko beharragatik ere.

"... mika erruki gabe jazarria izan zen, interes zinegetikoa zuten espezieengan eragin negatiboa zuelakoan -hori ez da guztiz egiaztatu- eta laboreak eta ereintzak galaraztea leporatzen zitzaiolako. Gaur egun ere, haien populazioen gaineko presioa askoz txikiagoa izan arren, ezin konta ahala dira suntsitutako habiak, eta tiroka edo legez kanpoko pozoiak erabiliz hildakoak, haien kopurua kontrolatzeko.

SEO BirdLife, 2008

Irudi txar horretaz gain, badira beste arrazoi batzuk fauna jarraipena egiteko garaian espezie interesgarrietako bat izan dadin: beste hegazti batzuk eta haien txitak jaten ditu, giro oso gizatiartuetara egokitzeko ahalmena du, eta oso ugaria da.

Egutegia

Datuak edonoiz bidal ditzakezu, habiak urte osoan ikusten baitira, bereziki neguan, zuhaitzak hostorik gabe daudelarik mikak habiak eraikitzen hasten direnean.

Dokumentazio teknikoa

Atal honetan hirian zein udalerrian aurkitzen dituzun mika habiak identifikatu eta jarraitzeko eta horiei buruzko datuak bidaltzeko behar duzun informazioa duzu.

Identifikazio gida
Metodologia

Hauxe da habien errolda egiteko metodologia: hirian edo landan gabiltzala miken habien presentzia identifikatzea. Ondoren, lekuaren argazkia egingo dugu gure telefono mugikorraz, eta behatze puntuaren koordenatuak apuntatuko. Azken datu hori erraz eskuratu dezakegu Google Earth, Google Maps edo antzeko aplikazio baten bidez.

Emaitzak bidaltzea

Miken populazioen jarraipen programan parte hartzen dutenek posta elektronikoz bidal dezakete informazioa, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera, edo Twitter zein Facebook sare sozialen bidez, @vg_ataria helbidera.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.