Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak bideratutako Herritarren Zientziako kontserbazio eta jarraipen programetan parte hartu dutenek Atarira bidalitako argazkiak ikusi ahalko dituzu hemen.
Irudien bilduma honen bidez, parte hartzaileei zein beste erabiltzaile batzuei gure udalerrian bizi diren espezieak hobeto bereizten irakatsi nahi diegu, eta, oro har, beren ezagutzak handitzen lagundu. Azken batean, gure koordinatzaileen iruzkinak eta irakaspenak osatzeko baliabide ezin hobea da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.