Udal hezkuntza jarduerak - Ibilaldi dibertigarria Abetxukuko baratzeetan barrena


2024-2025 ikasturtea / Gaia: Ingurumena eta Klimaren aldeko ekintza

Izena eman online

Azalpena

Baratzeak leku ezin hobea dira Lehen Hezkuntzako lehen mailetako ikasleak naturara hurbiltzen has daitezen, eta gizakien eta naturaren arteko oinarrizko harremana uler dezaten. Ikasleei hainbat baliabide erakusteko aukera dago bertan.

Jardueraren oinarria jolas bat da: ikasleek proba batzuk egin beharko dituzte Abetxukuko baratzeetan barrena, eta horiek gaindituz gero ikertzaile txartela lortuko dute. Guztira lau proba dira, eta ikasleak guztietatik igaroko dira txandaka, hezitzaile baten laguntzarekin.

Probek baratzeetako giro ezberdinekin zerikusia dute, eta bakoitza eranskailu batez identifikatzen da: proba gaindituz gero eranskailua lortuko dute. Amaieran proba guztiak gainditu dituztenei ikertzaile txartela emango zaie.

Oharra: jarduera lehenago Olarizuko baratzeetan egiten zen eta Abetxukoko baratzeetan egiteko egokitu da.

Unitate didaktikoa: Ibilaldi dibertigarria Olarizuko baratzeetan barrena (jarduera egokitu da Abetxukuko Urarteko Baratzeetan egiteko).

Balioak

Iraungarritasuna.

Helburuak

  • Nekazaritza eta basozaintzaren inguruneko hainbat alderdi ezagutaraztea ikasle gazteenei.
  • Ingurunearen zentzumen bidezko ezagutza sustatzea.
  • Jolasa eta zentzumenak ikasteko lanabes gisa baliatzea.

Hartzaileak

  • Lehen Hezkuntza (1., 2., eta 3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: Abetxukuko Urarteko Baratzeak
  • Egutegia: 2025eko maiatzaren 6tik ekainaren 20ra.
  • Ordutegia: 10:00 - 12:00.
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 50 ikasle eguneko (2 ikastalde).
  • Garraioa: ez.
  • Garraiorako dirulaguntzetarako deialdia: 2024_075_02086_E.pdf (araba.eus)(Beste leiho batean irekiko da)
  • Hizkuntza: Gaztelania, Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin batera joango da, eta irakasle horren ardura izango da haiek behar bezala portatzea jarduera gauzatzen den bitartean.
  • Ikastetxea arduratuko da jardueran parte hartzen dutenek beren gain hartu behar dituzten osasun babeserako neurriak betetzen dituztela bermatzeaz.
  • Botak, jantzi beroak eta zira eramatea komeni da. Ezinbestekoa da aldatzeko oinetakoak eramatea, autobusa ez zikintzeko.
  • Jarduerara joaterik ez balego, IGIari jakinarazi eta arrazoi justifikatua azaldu beharko litzaioke, gutxienez bi lanegun lehenago. Justifikaziorik gabe ez joateak jarduera horretan baja ematea eragingo du.
  • Ikastetxeak jarduera honetan parte hartzea zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazioa

  • Inskripzioari buruzko informazioa posta elektronikoz bidaliko zaie inskripzioa egin dutenei.
  • Antolatzailea: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
  • Harremanetarako: Moisés Ruiz de Azua
  • Telefonoa: 945 161616 Luz. 3386
  • E-posta: mruizdeazua@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.