Erabiltzeko baldintzak
Postontzi honetan sartzeko ziurtagiri digitalaren edo Herritarren Udal Txartelaren bidezko identifikazioa behar duzu nahitaez. Horietakoren bat ez baduzu, zure datu pertsonalen bidez sartu behar zara.
Postontzia modu askean erabiltzekoa da, gizalegea eta legezkotasun demokratikoaren begirunea beste mugarik gabe.
Adierazpen iraingarriak, arrazistak, xenofoboak, indarkeriaren edo legez kanpoko jardueren apologia egiten dutenak edo horretara bultzatzen dutenak, edo bizikidetza demokratikoaren kontra doazenak ezabatu egingo dira.
Hitz zikinak, gezur beltzak edo informazio konfidentziala edo kutsatua barne hartzen dituzten iritziak, edo tonu iraingarria darabilten edo izen onaren aurkako justifikatu gabeko iritziak ere ezabatu egingo dira.
Langileen postontzian era publikoan zein pribatuan har daiteke parte. Langileak berak erabakiko du zein modutan parte hartu, bere ekarpena idazteko unean berean. Gaia publikoa bada, parte-hartze publikoa baino ez da onartuko.
Ematen ari zaren datu pertsonalak erakunde honen titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera. Udal langileen datu pertsonalak udal lan esparruari dagokionean kudeatzea da fitxategi horren helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, Funtzio Publikoko bulegoetara jo beharko duzu (Olagibel, 8 - behea).
Horri honetako informazioak zure beharrak betetzen ez baditu, eska ezazu argibide gehiago Langileen Postontziaren bitartez.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.