Familientzako ikastaro puntualak Salburuko gizarte etxean

2024ko otsailaren 7an argitaratua

Otsailan, martxoan, apirilean eta maiatzean, familientzako zenbait jarduera fisikoak egingo dira prezio sinbolikoan Salburuko gizarte etxean.

Jarduera horien helburua familiako kirola bultzatzea da.

Ikastaro guztiak puntualak izango dira, hau da, izena eman beharko duzu ikastaro bakoitzarako.

Jardueretan berriro izena eman ahal izango duzu plazak agortu arte.

Izena emateko informazioa

Jarduera hauetan parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa da, eta ospatu baino 15 egun lehenago irekiko da epea. Eman ezazu izena aurrez aurre edozein Gizarte Etxe edo Kiroldegitan.

Psikomotrizitatea Familian (hilabetekoa)

Noiz: otsailak 3, 10, 17 eta 24, larunbatak, 17:30etik 18:30era.

Adina: 4-7 urte.

Non: Gimnasioan.

Prezioa: 4,1€ / 6,8€

Kantxan jokuak familian

Noiz: otsailak 4 eta 18, martxoak 10, igandeak, 12:00etatik 13:30era.

Adina: 6-12 urte.

Non: Kantxan.

Prezioa: 1,5€ / 2,5€

Familiako jolasak uretan

Noiz: apirilak 13 eta maitzak 11, larunbatak, bi saio: 1ª 17:30etik 18:30era.

2ª 18:30 etik 19.30era.

Adina: 4-8 urte.

Non: Igerileku txikian.

Prezioa: 1€ / 1,7€

Pilota eta familia

Noiz: otsailak 23 eta martxoak 15, ostiralak, 18:00etatik 19:00etara.

Adina: 6-12 urte.

Non: Astronomoseko Trinketean.

Prezioa: 1€ / 1,7€

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.