Gasteiz Talent – Udal Musika Banda

Gasteiz Talent Udal Bandaren eta Jesus Guridi Kontserbatorioaren arteko elkarlanaren emaitza da.

Bi erakundeen arteko lankidetza 2004an hasi zen. Une horretan, Bandak eta Kontserbatorioak "Gure bakarlariak" izeneko kontzertuak antolatzeko elkartu ziren. Elkarlan hori 2009tik aurrera biziago bihurtu zen, graduko azken ikasturteetako ikasleak sartu baitziren Banda Sinfonikoaren "errepertorio handiko" obra bat interpretatzeko.

2021etik aurrera, elkarlanaren fruituak Gasteiz Talent izena hartu zuen. Oholtza gainean, Kontserbatoriko bandekin eta ikasle bakarlariekin jo du Udal Musika Bandak. Beste motatako parte-hartzeak ere egon dira.

Hurrengo edizioa: 2026

Aurreko edizioak

Ikusi aurreko edizioak agendan

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.