Vitoria-Gasteizko Udalaren Kontu Orokor Finkatua - 2022ko ekitaldia
Kontu Orokorrak Vitoria-Gasteizko Udalaren, bere erakunde autonomoen eta sozietate publikoen (zeinetan udala kapital sozialaren % 50etik gorako ehunekoaren jabe den) aurrekontuaren likidazioa, egoeraren balantzea, galera-irabazien kontua eta oroitidazkia besarkatzen ditu.
Kontu Orokorra osatzen duten erakundeen kontuek alderdi esanguratsu guztietan ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, urtearen ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakutsi behar dute; baita, amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
Kontu Orokorraren dokumentuak
Kontu Orokorra dokumentu bakarra da eta pdf formatuan eskaintzen da. Aurkibideak zenbait ataletara sarbidea ahalbidetzen du (ez atal guztietara). Dokumentua gaztelaniaz hutsean dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Kontu Orokor Finkatua - 2022 (47,7 MB_gaztelaniaz)
Aurkibidea
- Kontu-Hartzaileak egindako txostena
- Finantza egoera finkatuak
- Azken egoera balantzea
- Ondarearen emaitza ekonomikoaren kontua
- Ondare Garbian aldaketen egoera
- Diru-sarreren aurrekontuaren likidazioa
- Gastuen aurrekontuaren likidazioa
- Aurrekontu-emaitza
- Urteko kontaketaren akta
- Ibilgetuari buruzko argibide eranskina
- Finantza-inbertsioei buruzko argibide eranskina
- Finantza-zorraren egoera
- Jasotako transferentzia eta diru-laguntzen zerrenda (arruntak)
- Jasotako transferentzia eta diru-laguntzen zerrenda (kapitalak)
- Sarrera eta saldoen egiaztapen balantzea
- Erakunde Autonomoen kontu orokorrak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.