Kartzela, justizia eta Giza Eskubideak
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea

Bizikidetza eta aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra Izena ematea, online

Deskribapena

Kartzelaren errealitateari hurbiltzen garenean galdera asko sortzen zaizkigu justizia, giza-eskubideak eta diskriminazioaren inguruan. Proposamen honek hausnarketan sakontzen lagundu nahi du: kartzela abiapuntua hartuta, zigor sistemaren jatorriaz eta oinarriaz hausnartzea du helburu.

Lau saioetan dinamika eta ikus-entzunezko baliabide ezberdinak erabiliz, hainbat gai jorratu nahi dira:

  • Lehenengo saioan pelikulak eta telesailak erabiliko dira, horietan agertzen diren kartzelaren inguruko estereotipoak nabarmentzeko, diskriminazio eta arrazakeria testuinguruan kokatuz.
  • Bigarren saioan, antzerki dinamiken bitartez justiziari buruz hausnarketa egingo da, erantzunkidetasunean eta gatazken konponbidean sakonduz.
  • Hirugarren saioan, abesti eta bideoklipen bitartez aldarrikapenak eta eskubideen inguruan arituko dira. Begirada antropologiko batetik Hego-Ipar arteko harremanen azterketa egingo da.
  • Laugarren saioan, dokumentalak eta material grafikoaren bitartez Giza Eskubideen inguruan arituko dira: eskubideen konkista, aurrekariak eta egungo adibideak. Jardueraren ebaluazioa eta autoebaluazioa egingo da.

Balioak

Bakearen kultura, ekitatea, erantzukizuna.

Helburuak

  • Talde gogoeta sustatu, elkar entzutea eta argudiatzen ikastea.
  • Ikuspuntu kritikoa bultzatu.
  • Praktikotasunetik hausnarketa bideratu, gure eguneroko jarrerak eta horien atzean dauden pentsaerak aztertuz.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailako eta DBHOko ikasleak eta Beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: ikastetxe edo/eta talde bakoitzarekin adostuko dira egunak eta orduak.
  • Iraupena: lau saio, bakoitzak ordu ta erdi/ bi ordu.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da
  • Ordainketa: ez.
  • Taldearen irakasleak edo arduradunak saio guztietan parte hartu behar du.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: SalHaketa, Presoen aldeko elkartea.
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz, 945 16 16 16, luzp: 6572. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: