Udalak seme-alaben hazkuntzan aitaren parte-hartze aktiboak duen garrantziari buruzko zortzi bideo aurkeztu ditu

2024ko maiatzaren 15ean argitaratua

Familien Nazioarteko Egunarekin lotuta, Gizarte Politiken Sailak aniztasuna eta familia-egitura guztiekiko errespetua bultzatu nahi ditu.

Vitoria-Gasteizko Udalak zortzi bideo aurkeztu ditu gaur goizean seme-alaben hazkuntzan aitaren parte-hartze aktiboak duen garrantziari buruz. Lan horiek Haur eta Nerabeentzako II. Udal Planaren (HANUP) eta Gurasotasun Positiboko udal-programaren ondorioz sortutako ekimenaren emaitza dira.

Gizarte Politiken zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok azaldu duenez, “gurasotasun positiboak familia-egituren aniztasuna, bikote homosexualak barne, onartzen du. Era berean, guraso bakarreko familiek duten rol garrantzitsua aitortzen du, bakarrik dauden gurasoek beren seme-alaben hazkuntzan ezinbestekoa den zeregina betetzen dutela erakutsiz”. Helburua, beraz, familia-egitura guztiekiko errespetua eta aniztasuna sustatzea da.

  1. HANUPek eta Gurasotasun positiboko udal-programak seme-alaben hazkuntzan aitaren partaidetza aktiboak duen ezinbesteko garrantzia familiei jakinarazteko beharra zegoela identifikatu zuten. Hain zuzen ere, aitaren irudiak duen inplikazio-mezu hori zabaltzeko hautatu den tresnetako bat izan da gurasotasun arduratsua izateko profil eta modu ezberdinak erakusten dituzten bideoak egitea, betiere seme-alaben gurasotasun positiboaren eta ongizatearen ikuspegitik abiatuta.

Bideo hauen helburu nagusia da aitak beren seme-alaben hazkuntza-prozesuan gero eta presenteago daudela nabarmentzea, baina, aldi berean, gai horren inguruan oraindik ere aurrean bide luzea dugula azpimarratzea”, adierazi du Ruiz de Escuderok. Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko buruak, Susana García Elburgok, azaldu duenez, “irudi eta testigantzen bidez, neska-mutilen garapen integralean aitaren figurak duen garrantziaren inguruan gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dugu eta, aldi berean, hazkuntza ekitatiboagoa eta aberasgarriagoa sustatu denentzat”.

Bideoak sortzeko prozesua kolaboratiboa izan da eta maskulinitate eta aitatasun berrietan adituak direnen esperientzia jaso da. Aditu horiek izan dira Equimundo taldeko Ritxar Bacete eta Paloma Gutiérrez. Bideoak 2023ko azken hiruhilekoan filmatu zituzten, aitatasun aktiboagoa eta ekitatiboagoa, gurasoei zein seme-alabei mesede egingo liekeena, sustatzeko helburuarekin. Aitak eta amak garrantzi bera duen rola betetzen dute hazkuntzan”, laburbildu du Gizarte Politiken zinegotziak.

Bide horietan, zortzi aita eta bi ama boluntario azaltzen dira hainbat ikuspegitatik abiatuta gurasotasunari buruzko esperientzia pertsonalak azaltzen:

  • Genero eta ekitate arloko rolak
  • Belaunaldi-aldaketa
  • Erabakiak hartzea
  • Gurasotasun positiboa
  • Gurasotasuna eta bizitza profesionala
  • Pantailen erabilera
  • Arau eta mugak
  • Beldurrak eta itxaropenak

Bideoak, testigantzak euskaraz eta gaztelaniaz biltzen dituztenak, esteka honen(Beste leiho batean irekiko da) bidez ikus daitezke. Ikus-entzunezko lan bakoitzak bizpahiru minutu irauten du. Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak banatuko ditu bideoak Udalaren sare sozialaren eta webgunearen bidez. Gainera, partaide den jarduera pedagogikoan, jardunaldietan eta topaketan ere aurkeztuko du.

Informazio gehiago, udal webgunean

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.