Bide publikoan mahaiak, aulkiak eta abar jartzeagatik ordaindu beharreko tasa
Erdi Aroko hiriguneko bide publikoa okupatzeagatiko hobaria
% 50eko hobaria dute, tasaren gainean, Erdi Aroko hirigunean garatzen diren jarduerek bide publikoan instalatzen dituzten mahaiek eta aldi baterako itxitura duten terraza eta mahaiek.
Hobaria lortzeko betebehar bakarra da jarduera urtarrilaren 1.erako leku horretan ezarria izatea.
Hobariak eskatu egin behar dira, baina, nolanahi ere, Gasteizko Udalak ofizioz aplikatuko du ekonomi jardueraren kokalekuaren berri baldin badu.
Hala ere, edozein arrazoirengatik aplikatzen ez bada, abuztuaren 12a baino lehen eskatu behar da, idatziz. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
- Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Posta elektronikoa bidezko izapidetzea
- Posta elektronikoa: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.