Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak dira kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak eta kontsumitzaileen legezko eskubide eta interesak babestu eta aldeztea dute helburu, baita horiek informatzea, prestatzea eta heztea ere, oro har zein produktu edo zerbitzu zehatzen inguruan.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkartetzat joko dira ere kooperatiben arloko legeekin bat osatuta dauden kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeak, zeinen helburuen artean bazkideen hezkuntza eta prestakuntza egon beharko baita nahitaez, gainera xede hori betetzeko funtsa eratu beharko dute.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.