Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Proiektu bukatuak edo beste udal sail batzuetara igarotakoak
Gaur egun beste udal sail batzuek kudeatzen dituzten proiektuak
> Eraztun Berdea
Eraztun Berdea CEAren proiekturik garrantzitsuenetakoa da. 1990eko hamarkadaren erdialdean jarri zen abian. Hiriaren inguruko parke multzoa da. Parke horiek balio handia dute ekologiaren eta paisaiaren aldetik, eta elkarri lotuta daude, modu estrategikoan, ekologiarako eta aisialdirako korridoreen bidez.
> Agenda 21
Tokiko Agenda 21 hiriek iraunkorrago izateko erabiltzen duten tresna da. CEAK hasieratik koordinatu zuen Vitoria-Gasteizko Agenda 21, 1995ean abian jarri zenetik 2011 arte. 2012. urtetik Ingurumen eta Espazio Publikoko Saila da proiektu honen ardura duena.
Proiektu bukatuak
> INTENSIFY (2018-2023)
INTENSIFY proiektuaren xedea da karbono igorpenak murriztea tokiko komunitateen ahalduntzearen bitartez. Proiektuak bi emaitza nagusi izango ditu: tokiko eragileen plataformak erabiltzea tokiko politikak hobetzeko eta komunitateen jokabideak sustatzeko karbono igorpenaren alorrean, eta gobernantza hobetzea karbonoaren sorrera murrizteko politikak herritarren laguntzarekin sortzeko.
> POSIDON (2017-2023)
POSIDON (Polluted SIte DecontaminatiON) lurzoruak deskutsatzeko europar proiektu bat da. Horizon2020 deialdiko dirulaguntzarekin, lurzoruen kutsadura garbitzeko teknologia berri bat garatu da, lurra zabortegira eraman behar izan gabe garbitu ahal izateko.
> Phy2SUDOE (2020-2023)
Phy2SUDOE proiektuaren helburu nagusia izan zen Europako hego-mendebaldeko lurzoru kutsatuak fitokudeaketaren bidez garbitzeko estrategia berritzaileak aurkitzea. Gasteizi dagokionez, Jundizko parkean (Mendebaldean) aplikatu ziren estrategia horiek.
> ReVeAL (2019-2022)
ReVeAL xedea izan zen ibilgailuak hirira sartzeko dituzten bideak erregulatzea hiri mugikortasun jasangarriko politiken testuinguruan. Horrela, hiriotan bizi diren pertsonen bizimodua hobetu nahi izan zen kutsaduraren, zarataren, bizi kalitatearen, bide segurtasunaren, eraginkortasun energetikoaren eta irisgarritasunaren esparruetan.
> SMARTEES (2018-2021)
Europako SMARTEES proiektua energiaren alorreko diziplinaz haraindiko ikerketa proiektu bat izan zen. Bere helburua izan zen energia trantsizioari laguntzea eta politiken diseinua hobetzea, bide politiko alternatibo eta sendoak sortuz, herritarren integrazioa sustatzeko eta tokiko berezitasunak kontuan hartzeko.
> CityChangerCargoBike (2018-2021)
CityChangerCargoBike proiektuaren xedea izan zen zamalanetarako bizikletak hiriko zamalan operazioetan integratzea. Europako zenbait hiritako adibideak, testuinguruak eta esperientziak aztertu ziren, ezagutza hori gainerako hirietara eramateko, eta gure kasuan, Gasteizen aplikatzeko.
> Park4SUMP (2018-2021)
Park4SUMP proiektuak motordun ibilgailuen aparkalekua kudeatzeako neurri berritzaileak proposatu eta identifikatu zituen, gero neurri horiek Mugikortasun Iraunkorreko Hiri Planetan integratu ahal izateko.
> SmartEnCity (2016-2021)
SmartEnCity proiektua Smart Cities and Communities europar proiektuaren barruan kokatutako ekimen bat izan zen. Vitoria-Gasteizek "itsasargi hiri" bihurtu zen, eraginkortasun energetikoaren, garraioaren eta IKTen alorretan hainbat konponbide aplika zitezen modu integratuan, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Koroatze auzoan ekintza pilotu bat abiatu zen alor horietako neurriak aplikatzeko.
> PhytoSUDOE (2016-2018)
PhytoSUDOE proiektuaren helburu nagusia espazio narriatuen kudeaketa eta haien leheneratzea da, horretarako fitoerremediazioko teknika berritzaileak ("fitokudeaketa") erabiliz. Horrela biodibertsitatea handitzen da, ekosistemen funtzionaltasun integrala hobetzen da eta baliabideen erabilera jasangarria ahalbidetzen da.
> LIFE LUTREOLA (2014-2018)
LIFE LUTREOLA proiektuaren xedea Europan mehatxatuen dagoen haragijalea, bisoi europarra, kontserbatzea da. Proiektuaren baitan aurreikusitako ekintzen artean, honakoak dira nabarmenenak: bisoi amerikarra ezabatzeko metodo eraginkorragoak garatzea, bisoi europarraren populazioen jarraipena hobetzea, eta bertako espeziea den azken horren populazioak sendotzea, proiektua garatzen ari den lurraldeetan aleak askatuta.
> Bizikleta Mugikortasunaren Gida Plana
2010ean onartu zen plan horrek helburua bizikleta garraiorako modu gisa sustatzea izan zen.
> MOVESMART (2013-2016)
MOVESMART proiektuaren liderra Plangintza Estrategikorako Saila izan zen, eta CEAk ere hartu zuen parte.CEAk proiektuaren komunikazio atalaren arduradun izan zen, eta horrez gain, Gasteizen eta Kroaziako Pula hirian abian jarri ziren proiektu pilotuak definitu eta garatu zituen.
> Etorkizunaren sustraiak: Utzi zeure aztarna (2012-2016)
Eraztun Berdeak zure partaidetza behar du: 250.000 zuhaitz landatu nahi ditugu hura osatzeko.Animatu eta hartu parte landaketetan!
> IRRIGESTLIFE (2012-2015)
IRRIGESTLIFE proiektuak Europar Batasunaren LIFE programaren babesa dauka. Hiriko lorategien ureztatzean erabiltzen den ur guztiaren %30 aurrezteko balioko duen ureztatze sistema adimenduna garatzea da helburua.
> ICT4EVEU (2012-2015)
ICT4EVEU Europar Batasunak %50ean finantzatutako proiektua izan zen. Elektromugikortasuna sustatzeaz gain, zerbitzu berritzaileak garatu nahi izan ziren ibilgailu elektrikoen kudeaketa sistema desberdinak integratu ahal izateko.
> TRANSBICI (2012-2015)
CEAk lankidetza hitzarmena sinatu du TRANSyT ikerketa zentroarekin txirrindulariek hirian nola ibiltzen diren ezagutzeko.
> Naviki (2011-2014)
Naviki Intelligent Energy - Europe egitasmoaren baitako proiektu bat da. Bere helburua Europa mailan energia modu arrazionalago eta adimentsuagoan erabil dadin lortzea da.
> urbanAPI (2011-2014)
urbanAPI proiektua Europa mailako ekimen bat da, eta bere xedea hirigintzako politikak modu egokiagoan aplikatzeko baliagarriak izando diren tresna interaktiboak garatzea da.
> CIVITAS+ MODERN (2008-2012)
CIVITAS ekimena Europar Batasunak hiriko garraio iraunkor eta integraturako estrategia berriak sustatzeko abian jarri duen egitasmo bat da.
> MILES (Managing Information for Local Environment in Sri Lanka) (2003-2006)
Asia Pro Eco europar markoaren pean, Munich hiriak koordinatuta eta Gasteizko CEAren partaidetzarekin, Sri Lankan gauzatutako garapen proiektua da. Colombo hirian garapen jasangarrirako prozesuak abian jartzea zen xedea.
> GMES-GUS (2003-2005)
GMES Urban Services proiektuan, satelite bidezko irudietatik abiatuz hirietarako zerbitzuak sortzea izan zen helburua. CEAk Europako beste 10 bazkiderekin batera hartu zuen parte, Indra enpresaren gidaritzapean.
> ERS DIVERS (2002-2004)
LIFE proiektu honetan, Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziaren gidaritzapean, CEAk Gasteizko Udalaren izenean egin zuen lan Europako beste hainbat hirirekin batera. Helburua zen hiriko plangintza estrategikorako tresna informatiko bat sortzea, hiri konpaktu eta anitza sortzeko helburuarekin.
> GMES-HUMBOLDT (2001-2003)
Global Monitoring for Environment and Security (GMES) ekimenaren baitan garatutako proiektua, INSPIRE ekimenari jarraituz datu espazialak bateratu, dokumentatu, katalogatu eta herritarrei helarazteko modu estandarrak sortzea zen xedea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.