Amaitu da Zadorrako uholdeen aurrean babesteko II. fasea, Gamarran ur handietarako 600 metroko ibilgu berri batekin

2020ko azaroaren 16an

Abetxukuko zubiaren eta Gamarrakoaren artean dagoen 1,8 kilometroko tartean egindako jarduketa guztiek 6,5 milioi euroko inbertsio publikoa eskatu dute.

Lanak egin diren eremuaren ikuspegia.

Gorka Urtaran alkateak Eusko Jaurlaritzak hiriarentzat proiektu estrategiko eta positiboen alde egindako apustua goraipatu du. “Erakundeen lankidetza funtsezkoa da garapen ekonomiko eta sozialean. Funtsezkoa da positiboki aurrera egiten jarraitzeko eta Gasteizko eremu honetako beharrei erantzuteko. Gure enpresak uholde posibleez blindatzeaz gain, ibilgailuen trafikoaren eragin akustiko eta bisualetik babesten dugu tarte natural hau. Hiriak, halaber, Zadorra ibaiaren parkean integratutako berdegune bat izango du. Inbertsio honekin herritarrek irabazten dute, ingurune naturalak eta hiriak”, azpimarratu du alkateak.

Abetxuku eta Gamarra arteko 1,8 km-ko tartean egikaritu dira II.faseko lanok azken lau urtetan, 6,5 M€ko inbertsio publikoari esker. Lan-mugarriak, funtsean, honakoak izan dira: Abetxukuko zubi zaharraren ondare- eta hidraulika-lehengoratzea; Abetxukuko oinezkoentzako pasabidearen ur-hustutze ahalmenaren handitzea; Gasteizko ur-horniduraren segurtasunerako ibai-ohe azpitiko bypass-a; edota ibaiaren goraldien zabaltze segurua lortzeko espazioaren atontze-lanak, eta Zadorraren hiribidearen parean hiria babesteko lubeta eraikiz, hiri-bilbea babesteko lanak.

Ur-goraldiak datozenerako 600 m luzerako uholde-ibilgu berri bat sortzeko lanok, Gamarra Nagusitik ibaian behera, ezkerraldean, 2,7 M€ ko inbertsioa behar izan dute, besteak beste, 90.000 m³ lur (9.000 kamiokadaren baliokideak) erauzi eta mugitzeko. Xedea: ibaiaren ur-hustutzea handitu, eta uholde orbanaren altuera eta hedadura murriztea, tarte horren parean, zein ibaian gora.

Halaber, induskatutako lurrekin, babeserako lubeta bat eraiki da, ezkerraldean, uholde lautadaren parean, Zadorrako hiribidearen parean. Lubetak bi helburu ditu: batetik, errepikatze-denbora handiko ur-goraldien ur-laminak (500 urtekoa, 410 m³/s emariak) Gamarrako industrigunean sartzea saihestea; bestetik, aldameneko berdegune publikoak trafikoaren erasana (zarata, paisaia) murriztea.

Uholde-ibilgu hau sortzeko ingurumen-balio mugatuko 500 zuhaitz kendu ziren (makalak, bereziki), eta tokiko galeria-basoko espezietako 800 ale berri landatu dira: bai bidegorriaren paren doan lubetan zehar, zein berriztatu den berdegunean.

Aipatu beharra baitago horrekin batera lanok ekarri dutela Zadorraren parkean integratuta dagoen eremu berdea erabilera publikorako egokitzea, eta, bide batez jarraipena ematea hiriko Eraztun Berdea osatzean duten oinezko zein txirrindularientzako ibilbideei. Gainera, ibilguaren eskuin-ertzean eremu berde bat eraiki da, paisaiaren ikuspegitik lehengoratu da hondakin solido inerteen isurketengatik degradatutako esparrua eta oinezkoentzako pasabide sare bat prestatu da.

Burututako uholdeei aurre hartzeko lan horiek agerian uzten dute aldiro ematen diren ur goraldi naturalekin elkarbizitzen ikasi behar dugula, ibaiak berarentzat eskatzen dituen eremuak errespetatuz. Helburu bikoitz horrek ahalbidetuko du hala uholde arriskuan dauden ondoko hiri-bilbeetan kokatzen diren pertsonak babestea, nola ibaiaren egoera ona eta balio ekosistemiko altua bermatzea.

Orain amaitu diren Zadorra ibaiaren ur goraldietatik babesteko proiektuaren II Faseko lanok bere garaian aurreratu ziren jardueren jarraipena izan dira. Alde batetik 2018an Abetxukoko zubi zaharraren birgaitze hidrauliko eta arkitektonikoa amaitu zen, horrekin Zadorrak zuen ura hustutzeko ahalmena 328 m³/s-ra igo zen, 100 urteko errepikatze denborako ur goraldi baten emariaren beste, eta kultura-ondasun izendatutako XIX. mendeko zubiaren egitura birgaitu ahal izan zen.

Beste alde batetik , 2015ean Abetxukoko pasabide zaharra aldatu egin zen (Gasteiz hornitzen duten hodietan oinarrituta, Zadorraren jario librerako oztopo bat) eta pasabide berria eraiki zen aurrekoaren sekzio hidraulikoa bikoizten duena. Horretarako ibilgu pean hodi bat eraiki behar izan zen (bypass) hiria hornitzeko, aurreko pasabideari eusten zioten hodiak ordezkatuz. Egindako jarduera guztien aurrekontua, II Faseko 2,7M€ gehituta, 6,5 Milioi eurotakoa da orotara.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: