Gasteizek berriro lortu du klima ekintzaren eta gardentasunaren alorretako nazioarteko kalifikazio gorena

2020ko azaroaren 17an

Bigarren urtez jarraian lortu du ‘A List’ zerrendan sartutako munduko 88 hirien artean egotea.

Gasteizek kalifikazio gorena lortu du berriroklima ekintzaren eta gardentasunaren alorretan CDP erakundeak osatzen duen zerrendan; nazioarteko erakunde horrek enpresa eta hiriei laguntzen die beren ekintzek duten ingurumen-inpaktua ezagutarazten. Euskadiko hiriburuak bigarren urtez jarraian lortu du aitorpena, ekintza hauen berri eman baitu: komunitate mailako berotegi-efektuko gasen inbentarioa, emisioak murrizteko helburuaren definizioa, arrisku eta ahuldadeen analisia, eta klima-aldaketa arindu eta hartara egokitzeko klimaren aldeko ekintza-plana argitaratzea; gaur egun eta etorkizunean emisioak eta klima-arriskuak nola murriztuko dituen erakusten dute horiek guztiek.

Gasteiz ingurumen ekintza gidatzen duten 88 hirietako(Beste leiho batean irekiko da) bat da “osasun larrialdiari aurre egiteko presioak gorabehera. Aurtengo A zerrenda osatzen duten hiriek erakusten dute posible dela ekintza eraginkor eta urgentea”. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Gasteiz klima-aldaketarekin lotuta estrategia sendoak garatzeagatik hartu dute aintzat, isuriak murriztu eta ebaluatzeko eta klima-arriskuak arintzeko azterketak eta ekintzak sustatzeagatik, eta CDPrentzat 2020an egindako txostenean horiei buruzko informazio gardena emateagatik.

Hiriak aparteko lekuan daude premiazko neurriak hartzeko. Aurten aitortutako 88 hiriok nola egin erakusten dugu, eta besteei eredu ematen. Hiri eta eskualdeek bermatzen dute kudeaketa eraginkorrena klima aldaketaren aurrean; izan ere, prebentzio- eta arintze-neurri nagusien % 80 inguru hurbilenean diseinatu eta garatzen dira, beharrezkoak ez diren energia-kontsumoak saihestuz, garraio orekatuak sustatuz, hondakinak murriztuz eta azpiegitura berriak eraikitzean lurralde-plangintza hobea eginez”, nabarmendu du Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik.

Alkateorde Ana Oregik jaso zuen iaz Parisen aurten ere eskuratu duen aitorpen bera

Estatu osoan Bartzelonak eta Murtziak lortu dute aitorpen hori Gasteizekin batera. Iaz ere nazioarteko sari gorena eskuratu zuen euskal hiriburuak, Parisen egindako ekitaldi batean.

CDP (Carbon Disclosure Project) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko antolakundea da, eta enpresa, hiri eta gobernuak berotegi-efektuko gasen emisioa murriztera eta ur eta baso baliabideak babestera bultzatzen ditu. 2019an, 8.400 enpresak baino gehiagok —merkatu globaleko kapitalizazioaren % 50etik gora dutenak— zabaldu zituzten ingurumenarekin lotutako datuak CDPren bidez. Horietaz gain, 920 hiri, estatu eta eskualdek zabaldu zuten informazioa CDP plataformaren bidez, zeina informazio-iturri aberatsenetako bat bihurtu baita mundu osoan enpresak eta gobernuak klima aldaketaren aurrean egiten ari direna ezagutzeko.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: