Zerbitzu batekin lotutako prestazio ekonomikoak

Zer dira?

Aldi baterako prestazio ekonomikoak dira, adinekoentzako zerbitzu pribatuak ordaintzen laguntzeko: eguneko arreta-zerbitzuak eta ostatu zerbitzuak (zainpeko apartamentuak eta etxebizitza komunitarioak)

Betebeharrak

  • Mendekotasun-egoeraren aitorpena (mendetasuna baloratzeko baremoaren arabera):
    • Eguneko arretako zerbitzuetarako: mendetasun-arriskua (23 eta 24 puntu) edo I. graduko mendetasuna (25etik 39 puntura bitartean).
    • Ostatu zerbitzuetarako: I. graduko mendetasuna.
  • Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea eta benetako bizilekua bertan izatea.
  • Prestazio ekonomikoa lotzen zaion zerbitzua Banakako Arretako Programan jasota egotea.
  • Arabako Foru Aldundiak baimendutako zerbitzu edo zentro batean lekua eskuragarri duela egiaztatzea.

Prestazioaren inguruan

Prestazioaren inguruko informazio guztia ikusgai dago hori arautzen duen Ordenantzan (pdf), Udalbatzak 2017ko martxoaren 24an onastutakoa Udaletxearen Osoko Bilkuran.

Argibideak non?

Bizilekuari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan  hitzordua eskatu behar da.

  • Dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzua zein den ez badakizu, kontsultatu dezakezu kalearen izenaren bitartez.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: