Adinekoei Laguntzeko Zentro Integrala ("San Prudentzio" ALZI)

Adinekoei laguntzeko "San Prudentzio" zentro integralak hainbat baliabide hartzen ditubaitan: egoitza, eguneko zentroa, jantokia eta zentro soziokulturala.

Sukalde eta ikuztegi zerbitzuak ere baditu, San Prudentzio ALZIrako zein beste udal baliabide batzuetarako.

Egoitza -2. eta 3. mendekotasun-gradua duten pertsonentzat- eta eguneko zentroa -1. mendekotasun-gradua (39 puntutik gora) dutenentzat- foru eskumenekoak dira 2017ko urtarrilaren 1az geroztik.

Udalak kudeatzen ditu baliabide horiek, Arabako Foru Aldundiarekiko hitzarmen baten bidez, eta hura arduratzen da finantzaketaz eta lekuak esleitzeaz.

Egoitza

Adinekoei ohiko edo aldi baterako bizilekua eskaintzeko zentroa da, zeinetan arreta integral eta etengabea ematen baitzaie hainbat arrazoi dela medio beren ohiko ingurunean moldatzerik ez badute.

171 leku ditu, horietako 99 mendeko adinekoei arreta ematen dien Sorospen Atalean. Beste 72 lekuetan mendekotasunik gabeko gisa sartu ziren adinekoak bizi dira.

Helburuak

  • Dena delakoagatik beren ohiko ingurunean bizitzerik ez duten adinekoei ostatu eta arreta integrala ematea.
  • Adinekoei autonomia mantentzen laguntzea.
  • Beharrezkoa den egoeretan familiakoei edo gertukoei aholkularitza eta sostengua ematea.

Nortzuei ematen zaie arreta?

Sorospen atalean, 2. eta 3. graduko mendekotasun-egoera aitortua duten 65eko edo hortik gorako pertsonei.

4. eta 5. solairuetan, mendekotasunik ez duten edo mendekotasun moderatua duten pertsonei.

Eguneko zentroa

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako zentroa da, eguneroko jarduerak egiteko muga fisiko eta/edo psikiko handiak dituztelarik ohiko ingurunean egoki moldatzerik ez badute.

40 leku ditu, astelehenetik ostiralera edo asteburuetan arreta emateko.

Helburuak

  • Adinekoek bere ohiko ingurunean jarrai dezaten sustatzea, bizi diren familia gunearen bizi-kalitatea hobetuz.
  • Familiari atsedena eta laguntza ematea.
  • Adinekoei banakako arreta integrala eskaintzea.

Nortzuei ematen zaie arreta?

1. graduko (39 puntutik gora) edo 2. eta 3. graduko mendekotasun-egoera aitortua duten 65eko edo hortik gorako pertsonei.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: