Ekitea - Networking asteazkenak - Egindako topaketak
2018
-
2018/11/14. Merkataritza-harremanak: Negoziatuko al dugu?
Saio honetan merkataritza-negoziazioan kontuan hartu beharreko arloak jorratu genituen: Zein da merkataritza-negoziazioaren oinarria? Zer alderdi dira negoziagarriak? Nola planifikatu salmenta-negoziazioa? Taktikak eta negoziazio estrategiak landu genituen modu praktikoan. Saioa gidatzeaz Mari Luz del Cura arduratu zen, arlo horretan aditua eta PKF Attest-eko aholkularia. -
2018/10/03. Zer preziotan saldu behar dut merkatuak ni kontuan hartzeko eta nire negozioa iraunkorra izateko? "Bidezko prezioa" zein den ezagutzeko gakoak.
Zenbat aldiz galdetu ote diogun geure buruari ea erosteko erabakian prezioa den aldagai erabakigarria, prezio egokian saltzen ari ote garen eta horrekin lotuta, gure negozioa iraunkorra izango ote den. Topaketa honetan gure produktu edota zerbitzuen prezioak jartzeko aldagai nagusienak ezagutu genituen, eta baita horiek era naturalean moldatu ahal izateko nozio batzuk ere. A+G Consultores de Gestión, S.Coop.-ko bazkidea den Izaskun Martínez de Marañonen eskutik. -
2018/07/04. Denboraren kudeaketa... edo nola lortu ZURE arrakasta profesional eta pertsonala.
Topaketa hartan, era dibertigarri eta dinamikoan, emakume eta enpresari moduan nahi duguna lortzen laguntzeko espazioa eta tresnak eskaini ziren, eta hori lortzeko kasu bakoitzera egokitu daitezkeen aukerak esploratu ziren: helburu argien definizioa, sinismen aldaketak, ohituren transformazioa, neuro-zientziak eskainitako trikimailuak, eta abar. Nieves Santa Cruz Coach-en eskutik. - 2018/05/30. Enpresen aurkezpena: Mª Angeles Lorenzo (Essal) | Cristina Juesas | Silvia Gil Ganuza (GSA Ingeniería Acústica).
-
2018/04/23. Emakume ekintzaileen arteko itunak eta aliantzak: emakumeen taldeko jabekuntza/ahalduntzea estrategia bezala.
Emakumeen arteko sareei eta euskarriei buruz hausnartzeko zuzendutako saioa, ezagutzen ditugun rolak eta sexista-estereotipoetatik abiatuta, mitoak apurtuz eta jabekuntza/ahalduntze feministaren ikuspegi baten alde apustu eginez, estrategia bezala itunak eta aliantzak ezartzeko. Berdintasun Proiektuak S. Coop.-ko bazkide eta aholkularia den Elo Mayok eta AZ Partaidetza-prozesuetako bazkidea den Coral Garcia de las Heras-ek, dinamizatu zuten topaketa. -
2018/02/28. Egin ezazu pasioz beterik edo lanbidez aldatu.
Argi baitago egoera globala zaila dela eta, beharbada, gogorrago ahalegindu behar dela, baina... galdera egokia hauxe da: zer egin dezaket nik nire motibazioari eusteko? Adimen emozionalak JARRERA ez hain sufritzailea eginarazten digu emankorragoa eta gehiago disfrutatzera bultzatzen gaitu,, eta, horrela, jarraibideak ematen dizkigu gure ideiari eutsi eta saldu behar dugunean. Horri buruz hitz egin genuen otsailaren 28ko hitzaldi-lantegian, Elena García Ozores eta Joana Díaz de Alda, biak COCODOC enpresako psikologoak. -
2018/01/17. Enpresen aurkezpena.
Vega García Humayor, argazkilaria (www.vegagarcia.com) | Leticia Sanz, OVB Alfinanz España. (www.obv.es) | Alexandra Herranz, Rock my brow. (www.rockmybrow.com) | Coral García de las Heras, AZ participación. (www.facebook.com/AzParticipacion/)
2017
-
2017/11/29. Publikoa zeureganatzeko teknikak.
Azaroaren 29ko hitzaldi-lantegi hartan, hitzaldia prestatzeko urrats guztiak errepasatu genituen, bai hitzaldi formala, aurkezpena, diskurtsoa, edota bilera batean parte hartzea. Gainera, publikoaren arreta lortzen ikasi genuen, denbora kudeatzen, publikoarekiko zubiak eraikitzen, eszenaratze on bat prestatzen eta izugarrizko hizlariek erabilitako trikimailutxo batzuk ere ezagutu genituen. Hori guztia Cristina Juesas-en eskutik, komunikazioko aholkularia eta hizlarien prestatzailea. -
2017/10/04. Zer behar du nire enpresak? 5 gako lehiatzeko
Asteazkenetan, Networking-en denboraldi berria hasi genuen. Pasa den urriaren 4an Tomy Gonzálezekin, enpresa-kudeaketaren arloan adituarekin, hitz egin genuen. Berak lagundu zigun kudeaketari buruz gogoeta egiten, gure negozioaren garapenerako funtsezkoa baita. -
2017/07/05. Erresilientzia: zoritxarra gainditzeko eta indartuta irteteko artea
Zergatik enpresa batzuek zailtasunen aurrean beraien hoberena ateratzen dute eta aurrera jarraitzen dute? Nola ikasi, garatu eta entrenatu gaitasun horiek nire egunerokoan inplementatzeko? Ziurgabetasuna eta zaurgarritasuna abantaila lehiakor bihur daitezke? Espazio bat hausnartzeko, hitz egiteko, konpartitzeko, ikasteko... eta horrelako galderei erantzuna emateko. Eba Zoilorekin, ekintzailea, Crebating Touch enpresako arduraduna eta arlo honetan aditua. -
2017/05/24. Enpresen aurkezpena:
- Catalina Flores, Muebles Puelles izeneko enpresaren fundatzailea, altzari-denda.
- Goiuri Barriga eta Naiara Ortiz, Co-Studio eratzen dutenak: Komunikazioa, diseinua eta digitaleko marketina.
- Anna Ropero Santafé, Goxaki lantegiko fundatzailea, okindegi/gozo-denda ekologikoa. Glutenik, azukre sinplerik, laktosarik, arrautzarik eta sojarik gabeko produktuak, gehigarririk eta kontserbagarri artifizialik gabekoak.
-
2017/04/05. Marka pertsonala
Gaur egun marka pertsonalak jokatzen duen paperari buruz hitz egin genuen, zer den, zeintzuk diren markaren barnean dauden kontzeptu nagusiak -"identitatea", "marka", "marka-irudia" edo "ospea"-. Hori oinarri harturik, aztertu egin genuen Marka Pertsonalak zergatik duen hainbesteko garrantzia gaurko gizartean oro har, eta enpresaren eta profesionalen eremuan espezifikoki, eta hortik abiatuta ikusi genuen nola hasi gure marka eraikitzen. Topaketa honetaz Belén Fornies arduratuko da, Bikume enpresakoa, ekintzailea eta arlo honetan aditua. -
2017/02/22. Sare sozialak
Lan-saioan sare sozialei buruz hitz egin genuen. Zertarako balio didate sare sozialek? Nondik hasi? Nola identifikatu kanal egokiak nire proiekturako? Galdera hauei eta beste askori eman genien erantzuna hitzaldi hartan. Izan ere, gure enpresa-ideia ikusgai egiteko eta gure ekintzailetzaren errealitatera egokitzen den akzio-plana sortzeko pausuak ezagutu genituen, arlo horretan ekintzaile aditu baten eskutik: Beatriz López, BcomeDigitalen sortzailea. -
2017/01/11. Enpresen aurkezpena.
- Ania Verastegui, Una Vez en la Vida enpresaren fundatzailea (www.unavezenlavida.es): Gune paregabeen kudeaketa, ekitaldeen antolaketa Mi Castillo de Arena gunean (www.micastillodearena.es), dekorazioa eta lore artea.
- María Ayala, Mayala izeneko enpresaren fundatzailea: ehunen diseinua eta arropa. (www.mayala.es).
- Luci Cavalcanti, Komunikatzaile Digitala eta Health and Beauty-ren Aurreko topaketak
2016
- 2016/11/23. Salmentetako mundua izan zen protagonista topaketa honetan. Bezeroak lortzeko erremintak ezagutu genuen eta negozioetan funtsezko eremu honetan hartu beharreko erabakien gainean hausnarketa egin genuen. Arlo honetako emakume profesional baten eskutik: Maite Axpe Orobengoa (Internora).
- 2016/10/05. Sasoiaren lehen topaketan komunikazioaz eta publikoaren aurrean hitz egiteaz hitz egin genuen. Zer elementuk parte hartzen duten prozesuan eta gure lan-harremanetarako beharrezkoak diren komunikazio-trebetasunak nola hobetu ikusi genuen.
-
2016/07/06.
- Pilar Hidalgo. Linkasi. www.linkasi.es
- Blanca López de Etxazarreta www.blancaetxazarreta.com
- Carme Parra. Montessori School Vitoria-Gasteiz. www.montessorivitoria.es
- 2016/05/25. Azkenengo topaketan Gizarte-segurantza eta zerga-sistemari buruzko hitzaldi bat izan genuen. Horretarako, gai horietan adituak diren pertsonak gonbidatu genituen, eta gai horrekiko zalantzak argitu zituzten.
-
2016/04/13.
- Jone Crespo, Comunicaciones Guiaraba eta Bodegas Iñiguez de Mendoza enpresen fundatzailea. www.bodegasidemendoza.com
- Erika Marquínez, "Goozen, familia gurasobakarrak" (www.goozen.es) eta "Alavita, destino turístico" (www.alavita.es) enpresen fundatzailea.
- Miren Ruiz, "La Ventana de Colores Vitoria" enpresaren fundatzailea.
-
2016/03/09. Emakume enpresarieen mahai-ingurua:
- Amaya Olasolo - Madame Kiwi
- María Pérez de Albéniz - Arkitekto Teknikoa
- Jone Zugazaga - Dubidibu
-
2016/02/17
- Alessandra Dastler, Sellos Personalizados Kreku enpresaren fundatzailea. www.kreku.es
- Mónica Fuente, Tu Peluquería a Domicilio enpresaren fundatzailea.
- Silvia Martínez, Un Romeo para Ti enpresaren fundatzailea. www.unromeoparati.com
-
2016/01/20. Lan-saio honetan hiru emakumek sortutako proiektu berriak ezagutu ditugu.
- Angosto Sagarna, Angosto Sagarna Argazkilariaren fundatzailea. www.angostosagarna.es
- Susana Sayas, Sayasalud (Osasunaren Sustapena & Coaching) izeneko enpresareneko fundatzailea . www.sayasalud.es
- Fely Fernández, La Maleta de tus Deseos izeneko enpresaren fundatzailea eta La Maleta Rojarekiko kolaboratzailea (helduentzako aisialdian eta osasun sexual onean aritutako enpresa).
2015
-
2015/12/16. Lan-saio honetan hiru emakumek sortutako proiektu berriak ezagutu ditugu.
- El Secreto de Su ileapandegi ekologikoa.
- Zenenti. Educación funcional para el movimiento humano
-
2015/11/18. Hiru emakumek haien enpresa-proiektuak aurkeztu zizkiguten:
- Kitchen for you.
- ASGO.
- Fotografía Barco.
- 2015/09/30. Bezero eta hornitzaileekiko harremanak hobetzeko teknikak, tresnak eta gogoetak ezagutu ditugu, eraginkortasunez saltzen jakin dezagun. Marketina, bezeroaren arreta, entzuketa enpatikoa eta antzeko kontzeptuak aztertu ditugu, eta horien arteko aldeak azalduko, parte hartzaileek argiago izan dezaten nola saldu eraginkortasun handiagoz orain duten edo etorkizunean sor dezaketen produktua eta/edo zerbitzua
- 2015/07/08. Topaketa profesional honetan landu da zein garrantzitsua den denboraren kudeaketa. Denbora baliabide bat da, eta gure arrakasta profesionala baita gure ongizate pertsonala baldintzaturik daude denbora nola banatu eta kudeatzen dugun.
- 2015/06/03. Frankizia negozio-ereduaren ezaugarriak ezagutu ditugu. Bertan aztertu dira besteak beste formula honen abantailak eta desabantailak, jarraitu behar diren pausoak eta zein alderdi izan behar diren kontuan frankizia bat hartzea erabakitzen badugu... Horien berri izan dugu negozio frankiziatuak dituzten sustatzaileen zuzeneko esperientzien bidez.
- 2015/04/22. Topaketa honetan coworking-a aztertuko genuen. Lanerako modu berri honek langile independente, ekintzaile eta hainbat sektoretako enpresa txiki eta ertainei aukera eskaintzen die, lan-espazio bera partekatuz, beren proiektu profesionalak era independentean garatzeko eta aldi berean baterako proiektuak sustatzeko.
- 2015/03/11. Lan-saio honetan emakumeak buru diren lau enpresa-proiektu berri ezagutu ditugu. Topaketaren lehengo zatian emakume sustatzaile hauek azalpenak eman dizkigute beren enpresa-esperientzia, jarduera eta zerbitzuen xehetasunei buruz,eta horren ondoren gure kontaktu sarea indartzeko enpresa-networking-a izan da.
- 2015/02/25. Enpresa txikien lehiakortasunean publizitatea on line eta marketingaren eragina.
- 2015/01/21. On-line merkataritzak edozein negoziori eskain diezazkiokeen aukerak ezagutu eta aztertu dira
2013 - 2014
- 2014/12/10. Enpresa arloan izaera pertsonaleko informazioaren erabileraren garantiza
- 2014/11/05. Irudi pertsonala eta korporatiboa. Nola transmititu irudi profesional egokia.
- 2014/09/24. Enpresa kudeaketa: Enpresak bere funtzionamendurako eskatzen duen eremu laboralaren oinarrizko kontzeptuak.
- 2013/11/27. Te & Chocolate, Y a otra cosa mariposa, Madame Kiwi
- 2014/01/15. Gasteiz Integra, Creable Contenidos
- 2014/03/05. Aztes Consultores, Graphiro,Dubidibú
- 2014/04/09. ImaGique, IG Karratu Arkitektura, Momik
- 2014/05/21. Atari Consultora Sostenible, Nieves Santa Cruz Coach, Kidiline
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Ekonomia sustapena › Enpresa eta merkataritza jarduerak › Web orria: Ekitea - Networking asteazkenak - Egindako topaketak
Web orria: Ekitea - Networking asteazkenak - Egindako topaketak
-
Un fantástico post sobre diseño gráfico. https://www.lafactoriagrafica.com
La Factoría Gráfica
2020/04/12 17:27:05
-
Le informamos que este Buzón ciudadano es un instrumento de participación, habilitado para plantear sugerencias y quejas relacionadas con el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.
Udala 2020/04/14 16:00:12