Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Green Lab

Banner del CEA

Zer da Green Lab

Green Lab Gasteizeko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren ekimen bat da. Laborategi esperimental honek hiriaren eta inguruko lurraldearen baitan lan egin nahi du, garapen iraunkorrarekin eta bizi kalitatearen hobekuntzarekin harremanetan dauden “eredugarri” diren estrategiak ikertuz eta sustatuz.

Ikerkuntza, formakuntza, enplegu eta hiritarrentzako ezagutzaren transferentzia programa anitzen sustapenaren bitartez lortu nahi da.

Erreferentziazko egoitza Olarizuko etxaldea da.

Ikerketa programa

Gure lurraldean, ildo desberdinetan, estrategia berritzaileen ikerkuntzarako eta sustapenerako programa. 2017-2019 tartean, 2 urtetarako 7 beken programa egin zen gai desberdinen inguruko ikerketekin: paisaia, lurzorua, azpiegitura berdea, klima-aldaketa, nekazaritza ekologikoa eta ingurugiro sentsibilizazioa. 2019-2020 tartean, EAEko ikerketa zentroekin sortutako lankidetza hitzarmenen bidez,fitoerremediazioaren, lurzoruen osasunaren, hidrogeologiaren eta ingurumen DNAren alorretan bideratu ziren ikerketak. 2020-2001 tartean, berriz, luzatu egin dira fitoerremediazioan, lurzoruaren osasunean eta hidrogeologian egiten ari diren lanak, eta hitzarmen bat gehiago egin da BC3 erakundearekin gizakiaren eta naturaren arteko erlazio-balioak ikertzeko.

> Informazio gehiago

Enplegu planak

Lan eta gizarte txertatzerako programak. Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Jasangarriaren Sailarekin lankidetzan sortuak, programa horiek sei hilabeteko edo urtebeteko iraupena izan ohi dute eta enplegatzeko aukera gutxi dituzten edo bazterketa arriskua duten pertsonekin egiten dira. Olarizuko etxaldea hartzen da lanerako eta prestakuntzarako zentro modura eta lan taldeak antolatzen dira langileekin eta langileburuekin, udalerri osoan hainbat lan egiteko. Bi koordinatzailek lan teknikoen garapena eta parte-hartzaile bakoitzaren gizarteratzea ikuskatzen dute. Programaren osagarri gisa hainbat prestaketa ekintza gauzatzen dira.

Ikastaroak eta tailerrak

Gai desberdinetan hiritarrei joera berriak hurbiltzeko asmoz, Green Lab-eko ikerketa ildoekin harremanduriko formakuntza jarduerak dira. Iraupen desberdinetako hitzaldiak, tailerrak eta udako ikastaroak barnebiltzen dira.

Kontsultatu hemen hurrengo formakuntza jarduerak.

> Informazio gehiago

Bloga eta sare sozialak

Green Lab-aren aktibitateekin edota landutako gaiekin zerikusia duten berriak zabaltzeko espazio interaktiboak, baita informazioaren transferentziarako eta Beken Programan ikertutako gaien inguruan sortutako ideien eztabaidarako erremintak.

> Blogerako sarbidea

> Facebook orrirako sarbidea(Beste leiho batean irekiko da)

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: