Peru kalea eta ingurunea eraberritzeko lanak

Dosierra: 2018/CO_AOBR/0003(Beste leiho batean irekiko da)

Egoera: gauzatzea.

Proiektuaren aurrekontua: 581.033,45 €

Hasierako eta bukareko epea: 19/02/18 eta 19/06/18 (4 hila)

Kontratista: Balgorza

Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Peru kalea 2019ko berrikuntza aurretik

Deskribapena

Eraberritzeak hainbat jarduera-eremu izango ditu. Peru kalearen iparraldean, espaloia metrotik gora zabalduko da, zirkulazio-errei bat kenduta. Espaloia zabalduko denez, hamalau zuhaitz landatuko dira -garatzeko nahikoa leku izango baitute- eta lau eserleku berri jarriko dira. Aparkalekuen kopurua ia ez da aldatuko, baina espaloia zabaldu behar denez, hegoalderantz mugituko dira. Ondo-ondoan bidegorri bat margotuko da, Domingo Beltran de Otazu kaletik Arriagako ateraino, ibilgailu motordunen kontrako noranzkoan. Costa Rica kalearekiko bidegurutzera iristean, bizikletek autoen erreitik joan behar dute, "30eko zona" izango baita.

Peru kalearen hegoaldeko espaloian, berriz, bost eserleku berri jarriko dira. Bateriako aparkalekuak lineako bihurtuko dira. Izan ere, alde horretan bizilekuetako eraikinen fatxadak eta atariak daude, eta baterian aparkatutako ibilgailuek enbarazu handiagoa egiten zuten. Arriagako atearen ondoko zatian zamalanetarako lekuak utziko dira. Peru kalearen erdialdean, bestetik, oinezkoen pasabidea sortuko da, edukiontzien irla dagoen lekuan. Ohikoa denez, Udalak argiteria-, saneamendu- eta drainatze-sarea hobetzeko baliatuko ditu lanak.

Costa Rica kalean, berriz, esku-hartze soilagoa egingo da, duela hamar urte ere egin baitziren lanak. Divino Maestro ikastetxearen ondoko espaloia metro inguru zabalduko da, eta sei zuhaitz landatuko. Trafiko errei bat ere kenduko da, eta bertan bidegorria margotuko da, Peru kaletik Arriagako Kofradiaren kaleraino.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.