Salvador kalea eta ingurua modernizatzeko obrak

Dosierra: 2018/CO_AOBR/0002(Beste leiho batean irekiko da)

Egoera: gauzatzea.

Proiektuaren aurrekontua: 644.987,14 €

Hasierako eta bukaerako epea: 19/02/25 - 19/04/25

Kontratista: Balgorza

Egiaztatzea: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Deskribapena

Berriztapen horrek jarduera-eremu ugari ditu. Ekialdean zabaldu egingo da espaloia -lau eserleku jartzeko tokia geratuko da- eta bateriako aparkamenduak ilarako aparkamendu bihurtuko dira. Mendebaldean ere zabaldu egingo da espaloia, eta bost eserleku jarri eta 17 zuhaitz landatuko dira. Alde horretako aparkamenduek bateriakoak izaten jarraituko dute, baina galtzadaren erdialdera aldatuko dira.

Zirkulazio erreietarako pentsatutako esku hartzeen ondorioz egin ahalko dira aipatutakoak. Desagertu egingo da orain arte hegoaren eta iparraren arteko lotura egiteko aukera ematen duena, eta horren ordez bidegorria margotuko da. Beste erreiak, iparretik hegora doanak, trafiko lasaitua izango du, "30 eremua" izatera pasata. Ohikoa denez, Udalak argiteria-, saneamendu- eta drainatze-sarea hobetzeko baliatuko ditu lanak.

Hasierako lanaren irudiak

Peru kalea 2019ko berrikuntza aurretik

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.