Bikote banaketak aldaketa garrantzitsuak ekartzen ditu familia osoarentzat. Gurasoek bere seme-alabak babestu nahi dituzte gatazkak eragin diezazkiekeen ondorio negatiboetatik, baina hori ez da lan erreza izaten beti.
Prebentziozko eta doako programa da. Bere helburua ez da bikotearen arazoak konpontzea baizik eta gurasoek ahalik eta hoberen moldatzea banaketaren ondoren sortzen diren emozio eta egoera guztiekin, beren seme-alabengan ahalik eta eragin txikiena izan dezan.
Banantze edo dibortzio prozesuan dauden seme-alaba adingabeak dituzten familiez gain, adingabeekin bizi ohi diren aitona-amonekin eta bikote berriekinere esku hartzeko aukera eskaintzen du.
Programa honek zure seme-alabak dibortzioaren aurrean babesteko tresnak eskaintzen dizkizu. Era berean, seme-alabei euren beldur eta emozioez askatasunez hitz egiteko espazio bat eskaintzen die.
Datozen tailerrak:
Egokitzen Programak prebentzio eta sentsibilizazio ikuspegitik egiten ditu ekintza komunitario hauek. Urtean zehar ordu eta erdiko talde-hitzaldiak eskaintzen dizkio komunitate osoari. Banantzeen edo dibortzioen kudeaketa egokian laguntzea dute helburua, gurasoen artean sor daitezkeen gatazkek seme-alabengan eraginik izan ez dezaten.
Ekintza horien datak agendan eta gizarte-etxeetan argitaratuko dira, programatu ahala.
Bideo hauek programaren zer den eta esku-hartzeko talde desberdinak azaltzen dituzte.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.